Susa argitaletxeko Lisipe bilduman ikusi du argia lanak. Lanak lihozko hiru hari gorri ditu eta kapitulu bana ardazten dute. “Lehenak genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu”; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu”. […]
[BIDEOA] Beatriz Fernandez idazleak ‘Ariadnaren haria. Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan’ saiakera plazaratu du
