Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Artikulu berri bat txertatzea proposatu dute, zeinaren arabera edozein lanpostutan euskararen ezagutzaren balorazioa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazioaren batura baino baxuagoa izan. Uztailaren 6an Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua jarri zuen herritarren eskura. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa egin dizkiote orain, […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote

Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

2020an 1.229 intzidentzia jaso ditu erakundeak; 2019an baino %66,75 gehiago. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2020 txostenaren aurkezpena egin dute gaur, Bilboko Euskararen etxean. gaubekak azaldu duenez, “tamalez, hizkuntza-eskubideen urraketek protagonismo berezia izan zuten 2020an ere”. Zuzendariaren arabera, “2019ko txostena itxialdi betean aurkeztu genuen, eta aurtengo balantzea egoera samurragoan […]

Read More… from Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

Agurne Gaubeka: “euskararik gabe ez dago giza eskubideen bermerik”

Euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko neurriak eskatu ditu Behatokiak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, ongizatea eta gizarte kohesioa bermatzeko. Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, euskara eta hizkuntza-eskubideak errespetatzea oinarrizkoa dela gogorarazi nahi izan du Behatokiak. “Iaz aldarrikatu genuen euskaraz, feminismotik, arrazakeria gabe eta LGTBi fobia gabe bizi nahi genuela”, oroitarazi du Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak. “Nahi dugun gizartea […]

Read More… from Agurne Gaubeka: “euskararik gabe ez dago giza eskubideen bermerik”

Nafarroako Gobernuak euskara hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute

Behatokia eta Administrazioa Euskaraz taldeen arabera, Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak ez du punturik ematen; soilik eremu euskaldunean puntuatzen dute Osasunbideak eta Foruzaingoak. Nafarroako Gobernuak euskara lan deialdietako hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute ohar bidez Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joseba Otano Administrazioa Euskaraz taldeko kideak. “Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak […]

Read More… from Nafarroako Gobernuak euskara hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute

[Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

Alarma egoera hasi zenetik ekainaren 1era arte COVID-19ari lotutako 206 kexa jaso zituen Behatokiak, iaz garai berean baino %47 gehiago. Behatokiaren arabera, gizartearen egoera bere gordinenean bistarazi du alarma egoerak, “zaurgarrienak zaurgarriago bihurtuta”, eta hizkuntz eskubideen arloan ere halakoa izan da argazkia: “euskarak ez du balio izan herritarrei osasunari zein segurtasunari buruzko berehalako mezu garrantzitsuak […]

Read More… from [Bideoa] “Erakunde publikoek euskara bigarren mailakotzat jotzen dutela agerian utzi du alarma egoerak”

Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Gizarte berdinzaleagoaren alde, hizkuntza irizpideak ere kontutan hartu behar direla dioaurkeztutako txostenak. Kontseiluak eta Behatokiak elkarrekin osatutako Nafarroa Euskaratik suspertu txostenarekin Nafarroako Gobernuak abiatutako Nafarroa Suspertu 2020-2023 ekimenari ekarpena egin diote. Izan ere, Nafarroa Suspertu Nafarroako Gobernuak COVID-19ak eragindako egoeratik “sendoago” eta “kohesionatuago” ateratzeko martxan ipini duen ekimena da. Baliabide publiko zein pribatuak baliatuta, gizarte […]

Read More… from Nafarroa Suspertu planari hizkuntza-irizpidea ardatz duen proposamena egin diote Kontseiluak eta Behatokiak

Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

EITBn erdara hutsezko ordezkarien adierazpenak eta informazioa gailentzen ari direla kexatu dira herritarrak Behatokian. Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera, “alarma egoeraren eta osasun krisiaren inguruko informazioa garden eta zuzen jasotzea funtsezkoa da herritarrentzat, eta hedabideak oinarrizkoak dira bide horretan”. Euskal hiztunen hizkuntza eta informazio eskubideak, berriz, hainbatetan urratu dira alarma egoera hasi zenetik. Horren lekuko dira […]

Read More… from Alarma egoeran EITBk hartutako hizkuntza irizpideekin kexu dira hainbat herritar

Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Mendigorriko gurasoak 2015etik ari dira haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskabidea aurkeztu du Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen bide eman diezaion. Behatokiaren arabera, Mendigorriko gurasoek urtez urte, D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko eredurik ezarri eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duenik […]

Read More… from Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari