Lesakan egingo den Bertso Egunerako egitaraua aurkeztu dute

XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da arratsaldean, Harriondoan. Kantuan, Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi ariko dira. Bertsozale Elkarteak duela aste batzuk iragarri zituen datorren urteko Bertso Eguneko data eta lekua: urtarrilaren 25ean, Lesakan. Elkartea Bortzirietako Bertso Eskolarekin ari da elkarlanean egun osoko egitaraua prestatzen. […]

Read More… from Lesakan egingo den Bertso Egunerako egitaraua aurkeztu dute

Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Urtarrilaren 28an egingo den jaialdi honetan bertso bazkariak izango dira herriko hainbat elkartetan eta afaria ere bai gaueko saioaren aurretik. Txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte eskuragai.  Bertsozale Elkartea urteko bertso hitzordurako prestatzen hasia da. Gaur jarri dituzte salgai Bertso Eguneko bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Elkarteak azaroan iragarri zuen bezala, […]

Read More… from Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Urtarrilaren 28an izango da. Pandemia aurretik izan ohi zen bezala, egun osoko plana antolatuko dute. Aurrerago emango da eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren berri xehatua, baita bertsolarien izenak ere. Halaber, urtea bukatu aurretik jarriko dira Bertso Eguneko saio hauetarako txartelak salgai. Bertsolari Txapelketa Nagusian bete-betean sartuta dagoen arren, Bertsozale Elkarteak urte hasierako ohiko hitzordua […]

Read More… from Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an

Faustin Bentaberri Gelan egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango da gai-jartzailea. Bertsozale Elkarteak gaur iragarri duenez, aurten ere Bertso Eguna egingo da, ohi baino beranduago bada ere. Izpurako Faustin Bentaberri Gelan izango da martxoaren 26an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Nerea […]

Read More… from Izpuran izango da 2022ko Bertso Eguna, martxoaren 26an

Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira oholtza gainean, Maite Berriozabal lemazain dutela. Martxoaren 27an Bertso Eguna egingo dute Getariako Cristobal Balentziaga museoan. Bertan, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela. Bertsozale elkarteak antolatutako urteko […]

Read More… from Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egitea”. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Urtarrilaren 30ean izan behar zen Hazparnen 2021erako iragarritako lehen Bertso Eguna, baina Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurrien arabera, antzokiek itxita egon behar dute eta ez dago kultur ikuskizunik egiteko aukerarik”. Hori horrela izanda, hilaren […]

Read More… from Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

Urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen; otsailaren 13an, Iruñean; eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian. “Plaza biziberritzeko apustuaren parte” izango dira saioak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. “2020ak egun bat gehiago izan du egutegian, baina egun gutxiago utzi dizkigu bertso plazan”, adierazi du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Pasa den astean aipatu bezala, pandemiak […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak hiru Bertso Egun antolatu ditu datorren urterako

Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira. Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. […]

Read More… from Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an