Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hirugarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Amets Arzallus izan da. Atzetik sailkatu dira Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi, hurrenez hurren. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren atzo Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “13.300 ikuslek gogoz berotu zuteb aretoa […]

Read More… from Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa, Elizondon

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia bertsolariak igoko dira oholtzara arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Elizondoko Baztan pilotalekuak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa larunbatean, 17:00etatik aurrera. Bertan izango dira Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza […]

Read More… from Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa, Elizondon

Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da

Atzoko saioa irabazita, Donibane Garazin kantatuko du Mujikak urriaren 29an. Gasteizko Europa Jauregian jokatu zen atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa 650 lagunen aurrean. Zozketak ebatzitako ordenan sartu ziren sei bertsolariak Maria de Maeztu entzunaretora: Manex Agirre Arriolabengoa, Iban Urdangarin Lardizabal, Miren Artetxe Sarasola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Haritz Mujika Lasa. Gai jartzaile lanetan, berriz, Oier Azkarraga Grajales aritu […]

Read More… from Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da

Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan

Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ibarzabal izan zen larunbatean puntu gehien batu zituen bertsolaria: 738 puntu. Haren atzetik sailkatu ziren Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5). Gotaine-Irabarneko herriko gela goraino bete zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren saioan: 650 lagun bildu ziren bertan. Aritz Bidegain Airek egin zituen […]

Read More… from Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan

2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Getxon abiatuko da irailaren 24an eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean, Nafarroa Arenan. Finala Iruñean izateak Iruñerrian eragitea du asmoetako bat. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa 2022ko udazkenean egiteko erabakia hartu du Bertsozale Elkarteak. Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusiz. Txapelketa Getxon abiatuko […]

Read More… from 2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusia

2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratzea erabaki dute

Pandemiaren eraginez, txapelketa gauzatzeko bermerik ez dagoela adierazi du Bertsozale elkarteak. Egoera ohikoa balitz, datorren irailean hasi beharko litzateke 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia, baina Bertsozale elkarteak bere webgunean adierazi duenez, “ohikotik gutxi du egoerak”, eta nekez betetzen dira txapelketa behar bezala gauzatzeko baldintzak. Pandemiaren eraginez, bertso saio ugari bertan behera geratu dira, eta bertso-eskolek zailtasunak […]

Read More… from 2021eko Bertsolari Txapelketa Nagusia atzeratzea erabaki dute