Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian eta Getariako Turismo Bulegoan. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira oholtza gainean, Maite Berriozabal lemazain dutela. Martxoaren 27an Bertso Eguna egingo dute Getariako Cristobal Balentziaga museoan. Bertan, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela. Bertsozale elkarteak antolatutako urteko […]

Read More… from Urteko bigarren Bertso Eguna Getarian egingo dute, martxoaren 27an

‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Sagardoa eta bertsolaritza uztartuko dituen saio ugari izango dira uda honetan, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkarteko Oier Iurramendiren arabera, “sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta”. Aspalditik dator bien arteko harremana, eta urteen poderioz bilakaera izan duen arren, aurtengo uda bereziak harreman hori are gehiago estutzera bultzatu […]

Read More… from ‘Sagardoak elkartzen gaitu’ ekimena aurkeztu dute Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak

Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte izango dute lanak aurkezteko aukera, hiru kategoriatan. Luzaroan Iruñeko Egile Berrien Lehiaketa barruko modalitateetako bat izan da bertsopaperena. Aurrerantzean, berriz, bertso idatzien sorkuntzak lehiaketa propioa izango du. Hala, Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta, Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan da eta parte hartu nahi dutenek irailaren 30era […]

Read More… from Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak bertan behera utzi ditu

“Maiatzean hezitzaileekin egin behar genituen prestaketa lanak ezin ditugu behar bezala egin; eta udako egoera nekez aurreikus dezakegu”, adierazi du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Euska Herriko Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi ditu aurtengo Bertso Udalekuak. Otsailean ireki zuten hezitzaileen izen-ematea eta martxoan, bi epetan, gazteena. Guztira, 45 hezitzaile eta 180 gazte zeuden Orioko, Uitziko, Sopelako, […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak bertan behera utzi ditu

Gipuzkoako Eskolartekoan izena emateko epea zabalik

14-18 urte bitarteko gazteek urtarrilaren 20ra arte eman ahal izango dute izena bat-bateko txapelketan. Azken urteetan egin duten bezala, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dute 2020ko Gipuzkoako Eskolarteakoa. XL. edizio izango da honakoa eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale arduratuko dela iragarri dute, idatzizkoaz berriz, Ikastolen Elkartea. Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen dute eta […]

Read More… from Gipuzkoako Eskolartekoan izena emateko epea zabalik

Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa

Bi egun baino ez dira falta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan egiten den Hernandorena Bertso Sariketari hasiera emateko. Txapelketa hau urteroko ezinbesteko zita bilakatu da bertsolari gazteen artean. […]

Read More… from Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa