‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari txapelketak eta finala Donibane Lohizuneko Jai Alain izango da urtarrilaren 31n. Bertsularien Lagunak Elkarteak Xilaba txapelketa aurkeztu du gaur Uztaritzen. “Lau urte pasatu dira azken Xilaba ospatu genuenetik. Pandemiako garai ilunetatik Xilaba argitsu batera egin nahi genuke bide. Xalbadorrek esan omen zuen argiak ez duela inon ilunpean bezainbat argitzen. Eta […]

Read More… from ‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu dira. Bertsularien Lagunak Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean bertso dokumentazioaren bilketaren sistematizaziorako proiektua bideratu dute aurten. “Bertsolaritzaren egungo jardunak sortzen duen dokumentazioa biltzeko sistema propioa indartzeko lanean aritu gara, lurraldearen […]

Read More… from Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa

Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate bertsolariak izan dira zazpigarren edizio honetako txapeldunak. Orotara, 39 bertsolari aritu dira kantuan, bederatzi taldetan banatuta. Aiherrako Denen etxea gela lepoz gainezka zegoela jokatu zen larunbatean taldekako Xilabaren finala. Bertsularien Lagunak Elkarteak azaldu duenez, “eguerdiko 12:30ean hasi zen bertso besta aperitifa eta bazkari goxoarekin. Saioa 17:00etan abiatu zen […]

Read More… from Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa

Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

Miren Artetxe iritsi da buruz burukora. Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Odei Barroso, Amets Arzallus, Patxi Iriart eta Miren Artetxe izan dira gaur Donibane Lohizuneko oholtzara igo diren bertsolariak. Sei finalistak zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan. Ondoren, puntu-erantzunetan jardun dira  eta hamarreko txikian aritu diragero, berriro ere binaka, ofiziotan. Azkenik, bakarka […]

Read More… from Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

VI. Xilaba txapelketako finalean arituko den seikotea aurkeztu dute

Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain jokatuko da Xilabako finala, azaroaren 13an, 17:00etan. Irailaren 18an Makean hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizunen amaituko den Xilaban, 24 bertsolarik parte hartu dute orotara. Bertsularien Lagunak elkarteak azaldu duenez, “txapelketa trinkoagoa izanki, jauzi handia izan da final aitzinekotik finalera pasatzea, 18 bertsolaritik 6 baizik ez baitira sailkatu. Beti bezala, lurraldetasuna […]

Read More… from VI. Xilaba txapelketako finalean arituko den seikotea aurkeztu dute

Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko, ‘Haizea Dator’ ekimena martxan

Egitasmoak lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertsozaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz. Orotara zortzi saio antolatuko dira hiru lurraldeetan gaindi. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertso eskoletako ikasleei eta jadanik bertso eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera emateko asmoz, Haizea dator egitasmoa jarri du […]

Read More… from Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko, ‘Haizea Dator’ ekimena martxan