Hamahiru urteren ondoren, musika kolektiboak Hondarribia aukeratu du berriro jaialdirako eta Psilocybenean izango dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada. Bidehuts kolektiboak musika jaialdia antolatuko duela iragarri du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Bost urte igaro dira bertako kideek azken jaialdia antolatu zutenetik. Gernikako Astran izan zen azken hura eta oraingoan Hondarribia aukeratu dute hitzordurako. […]
