Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

Bildumako 50.000 pieza baino gehiago kanpoko biltegira eramaten ari dira, eta dagoeneko 25.000 objektu mugitu dira. Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztu du. Honetan bildumaren zatirik handiena kontserbazio-neurri zorrotzen arabera gordeko da. Euskal Museoak bederatzi biltegi izan ditu orain arte Unamuno plazan duen eraikinean. Gaur egun, bertan gordetako bildumako 50.000 pieza baino gehiago […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Elena Ciordia artistak egindako akuareletan erretratatutako emakumeez gain, erakusketa bisitatzen dutenei gonbidapena egingo zaie beste emakume ahaztezinen izenak emateko. Bilboko Euskal Museoak 30 emakume ahaztezin erakusketa paratu du 2021eko urtarrilaren 13ra arte. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan […]

Read More… from ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusgai

Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira. Itxialdiko egun hauetan, hausnartzeko eta pentsatzeko sasoi honetan… Bilboko Euskal Museoak iraganera bueltatzea proposatzen du: egungo mundua gure aiton-amonen munduarekin alderatzea, bizirik jarraitzen duen eta Euskal Museoko aretoetan arnastu daitekeen munduarekin alderatzea, alegia. Guzti […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du

Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du

Industrializazioaren hondoratzearen aztarnak eta Babcock Wilcox enpresaren hondakinen artean topatutako azken modelo industrialen berrerabilpenetik sortutako eskultura bilduma bat jasotzen du erakusketak. Bilboko Euskal Museoak Azken alabak izeneko erakusketa berria paratu du, Babcock Wilcox bizkaitar enpresaren azken industria aztarnak aurkezteko. Alberto Salcedo artista plastikoa eta ikertzailea izan da material horiek berrinterpretatzeko eta artearen zerbitzura jartzeko arduradura […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak ‘Azken alabak’ erakusketa berria paratu du