Urteko lehen estreinaldia izango da. Tomas Afan egile sarituaren Triptico infernal testuaren egokitzapena da obra eta gidoiaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, aktore ugari igaro dira bertatik, eta denetara zazpi lan taularatu dituzte. Oraingoan zortzigarren […]
