Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko gogotsu daude zortzi finalistak

Abenduaren 20an izango da finala 17:00etatik aurrera, Bilboko Casillan. Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita,  Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia izango dira abenduaren 20an Bilboko Casillako oholtzan parte hartuko duten bertsolariak. Denak gogotsu eta prest daude finalerako, halaxe adierazi dute finala aurkezteko egin duten agerraldian. Eurekin batera Arantza Plaza txapel jartzailea ere izan da. Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko gogotsu daude zortzi finalistak

Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari abenduaren 20an, Bilboko Casillan

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan egiten den lanari egin nahi izan dio gorazarrea. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako aste gutxi batzuk falta direnean, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan egiten den lanari egin nahi izan dio gorazarrea. Hortxe egin baitu beharrik gehien Arantza Plaza Zamorak (Gizaburuaga, 1958): astero bertsolaritza irakatsi baitu herrietako ikastetxeetan, Mundu bat bertso programaren bitartez. Plaza 2004an […]

Read More… from Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari abenduaren 20an, Bilboko Casillan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean ariko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Gorka Pagonabarraga Agorria ariko dira lehian abenduaren 20an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilboko Casillan. Markina-Xemeingo Uni frontoian izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren aurreko azken hitzordua. Bosgarren finalaurrekoa izateaz gain, finalean ariko […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean ariko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Irailaren 28an emango diote hasiera txapelketari, Urdulizen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa abiatzeko bi aste falta direnean, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak Zornotzan elkartu dira motorrak berotzen hasteko eta xehetasunak emateko. Txapelketa Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura jarri dituzte jada. Idoia […]

Read More… from Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Maiatzaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Denera zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko ostegunetan Udaberria Bertsotan fase honetan. Sarrerak eskuragai daude jada bertsosarrerak.eus atarian. “Aurten txapelketa urtea da Bizkaian, udaberri zein udagoien”, nabarmendu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Izan ere, maiatzaren 8an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Elkarteak zehaztu duenez, “maiatzeko ostegunetan izango dira saioak, guztira zortzi, saio […]

Read More… from Maiatzaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Larunbatean jokatu zen finalean, Begoña Iturrizak izan zuen Nerea Ibarzabali txapela jartzeko ardura, entzuleen txalo artean; Jone Uria algortarrarekin jokatu zuen buruz-burukoa txapeldunak. Larunbatean jokatu zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Bilbao Arena jendez lepo egon zen. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arabera, 4.400dik gora zale bildu ziren bertan, zortzi bertsolarien lanari adi. Hala, zortzi bertsolariek […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Aurten, Bizkaiko Bertsozale elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin nahi diote. Iturriza Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen, 1980ko hamarkadan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lau hamarkada bete ditu aurten, eta ospakizunez gain, orain arteko bideari ere aitortza egin nahi diote bertako kideek. “40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren […]

Read More… from Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Abenduaren 16an jokatuko da finala Bilbao Arenan, bertan Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti bertsolariek kantatuko dute. 700 lagun elkartu ziren larunbatean Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. “Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu zuten bertsozaleentzako: Aissa […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak gaur Bilboko Rekalde aretoan eta urriaren 1ean, Mungian abiatuko dela iragarri. Ohi bezala, Bilboko finalarekin amaituko da txapelketa abenduaren 16an, eta guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango […]

Read More… from Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek

Ia 4000 lagunen aurrean amaitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta Jone Uria eta Nerea Ibarzabalen artean jokatu zuten buruz burukoa. 2020. urtean jokatu ezin, eta 2021eko abenduaren 21ean Bizkaiko txapela eskuratu du Nerea Ibarzabalek, bertsotan oso saio ona egin, eta bakarkako gaietan istorio bereziak sortu eta dizdira gehituz bere ohiko bertsogintza sortzaileari. Bizkaiko txapela lortzen […]

Read More… from Bertsoei dizdira berezia aterata irabazi du txapela Nerea Ibarzabalek