Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Larunbatean jokatuko da finala Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Zortzi finalistak gogotsu azaldu dira prentsaurrekoan. Bilbao Arenan izan dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “gogotsu […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest dago Bilbon

Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala jokatuko dira; finala abenduaren 18an izango da Bilbao Arenan. Saioetako sarrerak eskuratzeko www.bertsosarrerak.eus atarian dago aukera. Durangon abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urriaren 3an. Finala, berriz, Bilbon jokatuko da abenduaren 18an. Guztira sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dira Txapelketa osatuko duten saioak. Kanporaketa fasean Durangon, Igorren, […]

Read More… from Urriaren 3an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Durangon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratu da

Bertsozaleren arabera, ez dago saioak egiteko baldintza egokirik eta txapelketa atzeratzea erabaki du. Hala ere, plazak sustatzen jarraituko duela adierazi due, “kultura segurua delako”. Udabarria Bertsotan amaitu da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten bertsolarien zerrenda erabaki da. Baina, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, “zalantza eta bilera askoren ostean, Covid-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratu da

Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean aritzeko 60 bertsolarik eman dute izena. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, udazkenaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. “Maiatzean egin behar zen, baina egoera berezia da […]

Read More… from Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

‘Udabarria Bertsotan’ irailera atzeratu dute

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea maiatzean zen jokatzekoa baina egoera dela eta, atzeratu egingo da. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020 udazkenean jokatzekoa da, baina aurretik, maiatzean, Udabarria Bertsotan sailkapen fasea jokatu behar zen. “Bizi dugun egoera dela eta, Udabarria Bertsotan ez da maiatzean izango. Printzipioz irailera atzeratuko da, baina denborak esango du orduan egin ahal izango […]

Read More… from ‘Udabarria Bertsotan’ irailera atzeratu dute

Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako

Dena dago prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean. Bertsozaleren arabera, “gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak”: Aitor Bizkarra Ruiz […]

Read More… from Zortzi finalistak prest daude larunbateko finalerako