Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

Egun osoko egitaraua antolatu dute. Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko dute. Bizkaiko Erromeria Egunaren lehenengo edizioa aurkeztu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Danok Pro taldeak. Urriaren 4an, larunbata, izango da hitzordua, Durangon eta herri horretan bertan egin dute gaur aurkezpena. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru-diputatuak Landako gunean […]

Read More… from Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon

Euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko pausu berria eman dute Bizkaian

Bizkaian bagara. Berbak zubi programa berriarekin, lurralde osoan suspertu nahi da euskararen presentzia, errealitate linguistiko eta publiko ezberdinetara egokituz. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Bizkaian bagara. Berbak zubi aurkeztu dute gaur, Bilbon. Programa honen ardatz nagusiak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak ematea eta biztanleria-sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea. Bizkaiko eskualde […]

Read More… from Euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko pausu berria eman dute Bizkaian

Borja Romerok eta Aitor Santamariak ‘Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian’ liburua plazaratu dute

Lanak berrehun bat irudiren historia eta sinbolismoa biltzen ditu, pertsonaia horien esentzia jasotzen duen argazki bilduma batez lagunduta. Borja Romero Landetak (Bilbo, 1994) eta Aitor Santamaria Zuluagak (Bilbo, 1997) Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian liburua kaleratu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. 300 orrialde baino gehiagoren bidez, irudi adierazgarrien kultura-tradizio aberatsa biltzen du lanak. 500 urte […]

Read More… from Borja Romerok eta Aitor Santamariak ‘Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian’ liburua plazaratu dute