Lehen geltokia Zestoa izango da, bertan Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak euren esperientzia kontatuko dute. Hortik aurrera beste hogeita bost geldialdi izango ditu lan honek, bakoitza zinegile ezberdin baten presentziaz lagunduta. Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako bost film laburren bilduma da Bost teilatu. Bost teilatu filmaren aurre-estreinaldia egin dute Leitzan. Lan luze honek 80 minutuko iraupena […]
