Castillo Suarez euskaltzainak Altsasun egindako Sarrera-hitzaldian poesia garaikidea izan da nagusi

Euskaltzaindiak 2022ko irailaren 30ean izendatu zuen euskaltzain oso. Maitasunaren botanika izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Suarezek. Castillo Suarez Garcia idazle nafarrak gaur goizean Sarrera-hitzaldia irakurri du Altsasun, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten moduan. Euskararen Akademiak 2022an izendatu zuen euskaltzain oso, eta, ohikoa denez, izendapenarekin batera Sarrera-hitzaldia egitea dagokie euskaltzainei. […]

Read More… from Castillo Suarez euskaltzainak Altsasun egindako Sarrera-hitzaldian poesia garaikidea izan da nagusi

[BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]

Read More… from [BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

‘Irautera’ poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek

  Urte batzuetako isilaldiaren ondoren, indartsu itzuli da Castillo Suarez (Altsasu, 1976) idazlea poesiagintzara eta 60 poemez osatutako bilduma aurkeztu du Irautera (Elkar) izenburupean.  Lan berri honetan, naturako elementuz beteriko iruditeria original batez kontatu ditu amodioaren eta desamodioaren saminak. Suarezek azaldu duenez, zuhaitzek eta landareek egiten dute poemen arteko lotura liburuan, “nere jaioterrian kokatuta dago […]

Read More… from ‘Irautera’ poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek