Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Mendigorriko gurasoak 2015etik ari dira haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskabidea aurkeztu du Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen bide eman diezaion. Behatokiaren arabera, Mendigorriko gurasoek urtez urte, D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko eredurik ezarri eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duenik […]

Read More… from Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari