Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Urtebeteko jardun eta datuen analisi sakonaren ostean, eskuragarri daude jada Siadecok Durangoko Azokarekin elkarlanean garatutako ikerketaren emaitzak. Datuek baieztatu egin dute orain arte kulturgintzaren arloan zabalduta zegoen ustea: Durangoko Azoka euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da eta handia da ere kulturgintzari ematen dion ikusgarritasuna. Siadecok eginiko ikerketak %3,54eko akats-tartea eta %95,5eko konfiantza-tartea dauka. […]

Read More… from Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan. Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Durangoko Museoan, azoka egunetan Atartea gune berria hartuko duen aretoan hain zuzen. Landako Gunean 285 erakusmahai izango dira […]

Read More… from Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Abenduaren 5etik 8ra izango da aurtengo edizioa. Bertan, oso presente egongo da Palestina, “bai prestaketan zein azokako egun guztietan genozidioa behin-betiko gelditzeko deia luzatuko dugu”, adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. 60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunak izan dira, besteak […]

Read More… from Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da

Antolatzaileek emakumeen presentzia indartu dela nabarmendu dute, nahiz eta oraindik ere gizonek nagusi izaten jarraitzen dute. Belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartu-emanaren erakusle izango da egitaraua. 59. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra izango da, eta hasteko hilabete eskas falta denean, Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago. antolatzaileek emakume musikarien presentzia handitu egingo […]

Read More… from Ahotsenea Musikan parte hartuko duten taldeen zerrenda prest da

‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du. Udatxo eta Balu artistena da aurtengo irudia. 59. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea pozik agertu da gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik, baina oraindik lanerako beharra dagoela nabarmendu du. “Hasierako ametsak marrazten […]

Read More… from ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, bestalde, irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emango da horren berri. Durangoko Azokako 58. […]

Read More… from 58. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa. Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da (eraskusketaria atalean). Durangoko Azokako 57. edizioan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako epea. Egitaraurako proposamenak aurkezteko, berriz, urriaren 15era arteko epea […]

Read More… from 57. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da