Programatzaileek hilaren 21era arte izango dute izena emateko aukera, durangokoazoka.eus webgunean. Zazpigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du azaroaren 25ean eta 26an. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da. Bertan, aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute, etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko […]
Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon
