Dokumentalean trilogiako abestien bideoez gain, Asisko Urmeneta irudigilea, Nabarraldeko Iñaki Idigoras, Aranzadi elkarteko Mikel Legorburu historialaria, Amaiurko Gaztelu Elkarteko Mikel Mujika eta Lur Barneako Aingeru Gorrotxategi konpositorea agertuko dira. Lur Barnea taldeak 1522an Amaiurren jazotako gazteluaren defentsa epikoa gogora ekarri nahi duen musika trilogia aurkeztu zuen duela aste batzuk. Gaur berriz, dokumentala estreinatuko du arratsaldeko […]
