Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2026ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bederatzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du Balea Zuria argitaletxeak, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu ditu. Hotza bazkatzen liburua Izaskun Igoaren lehen lana da eta honekin eskuratu du, hain zuzen […]

Read More… from Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, liburuak emakumetasunarekiko eta feminismoarekiko begirada freskoa erakusten du, baina lirikotasunari eutsita”. Eskuan beti zerbait liburua itzultzaile gisa ezagutu dugun Maialen Berasategiren lehen poema liburua da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako IV. sari nagusia. Gasteizen jaioa 1989an, itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna da, eta Berria egunkariko euskara taldean ari da […]

Read More… from Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria