Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

Donostiako Boulevard Zumardian bukatuko da Korrikaren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, apirilaren 10ean, eta aurreikusitakoa baino urtebete geroago. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gipuzkoako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Zurriola hiribidetik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea”. 22. Korrikaren amaiera festa aurkezteko egin dute prentsa-agerraldia gaur Korrikako arduradunek. […]

Read More… from Korrikaren amaiera festarako dena prest da Donostian

San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Iturria, 1989. urtekoa, Donostiako Rodil eta Indianoene kaleen artean dago kokatuta eta oso egoera kaskarrean egon da orain arte. San Telmo Museoak Jose Luis Zumeta artistak 1989. urtean egindako zeramika-iturri bat zaharberritu du, “oso kontserbazio-egoera tamalgarrian zegoen”, dio Donostiako museoak. Iturria Indianoene eta Rodil kaleak lotzen dituen plazatxoan dago, Gros auzoan, eta Jose Ignacio Zuriarrain […]

Read More… from San Telmo Museoak iturri bat apaintzen duen Zumetaren zeramika lana zaharberritu du Donostian

Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Liburuak Donostiako jazz musikaren jatorria ikertzea eta Gerra Zibilaren aurreko garaiaren panoramika orokorra aurkeztea du helburu. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak aintzat hartuta, Musikenek, EHUk eta Eresbilek irakasle horien lanak ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabaki dute. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore, […]

Read More… from Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateurren tokiko proposamenez gozatzeko aukera izango da. Horietaz gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adios  hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek parte hartuko dute jaialdian. 2020ko irailaren 5ean, Miramonen egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango duen arren, […]

Read More… from Basoka jaialdiak Miramongo basotik anfiteatrora egingo du jauzi