Euskal Zinemaren Gala handia izango da gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian

Besteak beste, Donostiako Zinemaldiak ematen duen Zinemira saria emango diote Elena Iruretari arratsaldeko ekitaldian. Ordu batzuk baino ez dira falta Euskal Zinemaren Gala handia abiatzeko. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da hitzordua arratsaldeko 19:30ean, eta Leire Martinez abeslaria eta Gorka Aginagalde aktorea ariko dira aurkezle lanetan. Bertan, Izaro Andres abeslariak, Alos Quartet taldeak eta Amaia […]

Read More… from Euskal Zinemaren Gala handia izango da gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian

Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Pello Gutierrezen Erreplika, Naia Lakaren Zortzitik infinitura eta Amaia Merino eta Ander Iriarteren Indarkeriaren oi(h)artzunak izango dira Zinemiran proiektatuko dituzten euskarazko filmak. Guztira 15 film luze, hiru telesail eta bi film labur izango dira Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrendan. Pelikula hauek ia sail guztietan programatuta egongo dira: Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Zinemira […]

Read More… from Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Donostiako Zinemaldiak 70. urteurrenari buruzko erakusketa ireki du Tabakaleran

Imajinatu Zinemaldia izeneko erakusketa irailaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Zinemaldiak 70. edizioa izango du irailaren 16tik 24ra, eta urteurrenaren harira, Imajinatu Zinemaldia izeneko erakusketa zabaldu dute Tabakalera zentroan. Erakusketa zinema-industriari, komunikabideei, zinema-aretoei, hiriari berari eta edizioz edizio aretoak betetzen dituzten ikus-entzuleei egindako omenaldi gisa planteatu dute. Hala, irailaren 24ra arte, erakusketak Tabakalerako […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiak 70. urteurrenari buruzko erakusketa ireki du Tabakaleran

Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak elkarrekin lan egiteko borondatea eta konpromisoa azaldu dute

Zinemaldiak konpromisoa hartu du emakumeek zuzenduriko filmen partaidetza zaintzeko eta hainbat alorretan areagotzeko. Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkarteak lan-jardunaldian parte hartu dute Tabakaleran. Zinemaldiko eta (H)emen elkarteko ordezkariek ez ezik, Ikus-entzunezkoen 50/50 Berdintasunerako Lurralde arteko 2025erako Lantaldea osatzen duten kolektiboek ere parte hartu dute saioan: AAMMA (Ikus-entzunezkoetako Emakumeen […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiak eta (H)emen elkarteak elkarrekin lan egiteko borondatea eta konpromisoa azaldu dute

Kimuak programak irabazi du aurtengo Zinemira Saria

Euskal Filmategiko Txema Muñozek eta Esther Caberok jaso dute saria, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egin duten Euskal Zinemaren galan, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Kimuak euskal film laburren programak Donostiako Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen duten Zinemira saria irabazi du. Euskal zinemagintzaren alorreko pertsona edo elkarte ospetsu baten ibilbidea aitortzen du sari honek. Euskal Filmategiko […]

Read More… from Kimuak programak irabazi du aurtengo Zinemira Saria

Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

Generoa identifikatzeko txostenak emakume profesional gehiago hauteman ditu aukeratutako filmetan ikuskatutako film guztietan baino, baina ehunekoa ez da inoiz %40 baino handiagoa izan. Donostiako Zinemaldiak genero-identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du, hain zuzen ere, Zinemaldiko hautespen batzordeak ikusitako eta, azkenean, iazko edizioan programatutako filmetan lan egiten duten pertsonei dagokienez: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia, musika eta muntaketa […]

Read More… from Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Zinemaldiaren artxiboko material ugari bildu ditu erakusketak, horietako asko argitaratu gabeak, hala nola gutunak, dokumentuak, argazkiak eta aldizkariak. Erakusketa Artium Museoko A01 aretoan egongo da ikusgai abenduaren 8ra arte. Donostiako Zinemaldiak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Gasteizko Artium Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu. Ez dugu gogoko izeneko erakusketa aurkeztu dute. 1977ko Donostiako Zinemaldia […]

Read More… from Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioa ardatz duen erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Gasteizko Artiumek Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa gogora ekarriko du erakusketa baten bidez

Irailaren 9tik abenduaren 8ra arte, Zinemaldiaren artxiboko materialak egongo dira ikusgai, asko inoiz ezagutzera eman gabeak, tartean, gutunak, agiriak, argazkiak eta aldizkariak. Donostiako Zinemaldiak, Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko izeneko erakusketa irekiko dute irailaren 9an Gasteizko museoan bertan. Erakusketa Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, […]

Read More… from Gasteizko Artiumek Donostiako Zinemaldiaren 1977ko edizioa gogora ekarriko du erakusketa baten bidez