ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek.  Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Azoka bera baino lehenago antolatzea erabaki dute antolatzaileek, […]

Read More… from ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Programatzaileek hilaren 21era arte izango dute izena emateko aukera, durangokoazoka.eus webgunean. Zazpigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du azaroaren 25ean eta 26an. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da. Bertan, aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute, etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko […]

Read More… from Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia

Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Aurreko urteetako arrakastaren ostean, bueltan da aurten ere Badabil bideopodkasta. Azaroaren 4an estreinatuko da hirugarren denboraldia eta, orain arte bezala, Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Horretarako, aurreko denboraldietan bezala, Amets […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia

60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo edizioa eta erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute antolatzaileek. www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egongo da izena emateko aukera hilaren 30era arte. Egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda, berriz, aurrerago izango da. Abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da Durangoko Azokaren 60. edizioa, eta […]

Read More… from 60. Durangoko Azokan izena emateko epea zabalik da

Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute Sormen Beka Daren zortzigarren edizioa. Aurtengo deialdian, komiki proiektu bat sarituko da eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, “jatorrizko […]

Read More… from Komiki proiektu bat sarituko du Durangoko Azokako Sormen Bekak

Sortzaileek euskarazko 18 proposamen plazaratuko dituzte DA! PRO topaketan

Durangoko Azokaren atarian, azaroaren 26an eta 27an, izango da topaketa honen seigarren edizioa. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da, aurrez aurre ezagutu eta etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko. Hala, euskaraz jarduten duten sortzaileak egongo dira topaketan, euren proposamenak aurkezten. Aurrean, ikusten eta aztertzen, ekitaldiak programatu behar izaten […]

Read More… from Sortzaileek euskarazko 18 proposamen plazaratuko dituzte DA! PRO topaketan

‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du. Udatxo eta Balu artistena da aurtengo irudia. 59. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea pozik agertu da gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik, baina oraindik lanerako beharra dagoela nabarmendu du. “Hasierako ametsak marrazten […]

Read More… from ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

Azaroaren 26an eta 27an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Topaketak kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzea du helburu. Seigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau azaroaren 26an eta 27an antolatuko da Durangoko bi espaziotan: Bizenta Mogel bibliotekan eta Plateruenan. Bertan parte hartzeko inskripzioa martxan dago www.durangokoazoka.eus webgunean; sortzaileek urriaren 8tik 18ra arteko epea izango […]

Read More… from Azaroaren 26an eta 27an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira

Aurtengo edizioa abenduaren 6tik 10era bitartean izango da. Durangoko Azokak 58. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Plateruenan antolatutako prentsaurrekoan. Bertan, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak ilusioz hitz egin du, eta euskal kulturaren alde elkarlanean aritzeko prest daudela adierazi du. “Euskarak eta euskal kulturak gizartearen babesa behar dute, azken boladan euskalgintzak ohartarazi bezala. […]

Read More… from Durangoko Azokan 950 nobedade eta 265 kultur ekitaldi izango dira

Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu

75 banda baino gehiago entzun daitezke Durangoko Azokako 57. edizioaren musika-zerrendan. Euskal musikako azken nobedadeak Badok atarian eta Spotify plataforman topatu daitezke. Prest da jada Durangoko Azokako 57. edizioko musika-zerrenda. Lehenengo aldiz, Azokako playlista Badok atarian entzungai egongo da, eta bertan euskal musikaren azken nobedadeak entzun ahal izango dira. Hala, Azoka heldu baino lehen, musikazaleek […]

Read More… from Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak bildu ditu