“Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Landako Guneko biltegian lanean jarraituko dute hurrengo egunetan jasotako eskari kopuruari aurre egiteko. 7.800 erosketa egin dira eta 50.000 kulturzalek egitarauaz gozatu dute. Milaka kulturzaleren babesari esker, Durangoko Azokako taupada ez da eten edizio honetan. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika eta Arantza Atutxa pozik eta eskertuta agertu dira aurtengo Durangoko Azokako balorazio-prentsaurrekoan: “Hasierako aurreikuspen guztiak bete […]

Read More… from “Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Durangoko Azoka azken egunera helduko da bihar

Bihar, goizeko 12:00etan Taupadaz taupaDA ekitaldi berezia izango da Landako Gunean. Durangoko Azokaren leloa jarraituz, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak, Miren Amurizak eta Mursegok euren taupada plazaratuko dute. Azken txanpara heltzen ari da Durangoko Azoka. Bihar izango da 55. edizioaren azken eguna, eta antolatzaileen arabera, “sentsazio baikorra bizi da online dendaren biltegian”. Gaur ere eskaera kopuruak […]

Read More… from Durangoko Azoka azken egunera helduko da bihar

Liher taldea, Uxue Alberdi edota Bernardo Atxaga biharko Durangoko Azokako egitarauan

Bihar ibilbide luzeko sortzaileak eta artista hasiberriak ere egongo dira Landakon zein Plateruenan. Besteak beste, Zetak, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, irakurketa dramatizatuak, Trikidantz, ipuinen aurkezpenak… Azokako hirugarren eguna igarotzear da eta gaur ere erritmo bizia egon da Landako Guneko online dendako biltegian. 24 orduz lanean egon dira biltegiko langileak lana aurreratzeko eta paketeak sortzaileengana eramateko. […]

Read More… from Liher taldea, Uxue Alberdi edota Bernardo Atxaga biharko Durangoko Azokako egitarauan

Umeen begiradatik sortutako ‘Bañolet’ telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka

Lau kapitulu izango dituen telesail honetan Nafarroa Behereko hainbat familiak parte hartuko dute. Umorea, absurdoa eta poesia izango dute oinarri. Bañolet izeneko telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka. Maia Iribarnek (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyenek (Ainhize-Monjolose, 1988) lau kapitulu izango dituen telesaila sortuko dute, Nafarroa Behereko hainbat familiaren parte-hartzearekin. Euskarazko telesail horren osagai […]

Read More… from Umeen begiradatik sortutako ‘Bañolet’ telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka

[BIDEOA] Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen

Azokako hirugarren egunean Gatibu, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda egongo dira Plateruenako eszenatokian, besteak beste. Landakon, bere aldetik, ipuin kontalariak, literatur solasaldiak eta mahainguruak egongo dira. Durangoko Azokako bigarren eguna izan da gaurkoa eta erritmo bizia izan da Landako Guneko biltegian egun osoan zehar. Goizetik hasita mugimendu handia egon da online dendako biltegian, eta liburu, […]

Read More… from [BIDEOA] Landako gunean erritmo bizian ari dira eskari guztiak jaso eta banatzen

Durangoko Azokako online dendaren biltegia prest

Ikasle Goizak emango dio hasiera 55. edizioari. Inaugurazio ekitaldia 18:00etan izango da Landako Gunean, eta ostean Kai Nakairen lehenengo kontzertua hasiko da, Plateruenan. Aurten Durangoko Azokan erakusmahairik egongo ez den arren, Landako Gunea ez da hutsik egongo. Azken egunetan etengabea izan da sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeen joan-etorria Landakon, bertan sortu baita online dendaren biltegia. Guztira, […]

Read More… from Durangoko Azokako online dendaren biltegia prest

Durangoko Azokak 100 kultur ekitaldi antolatu ditu Landako gunean eta Plateruenan

Durangoko Azokako taupada ez da etengo 55. edizioan. Online dendak 2300 produktu baino gehiago izango ditu salgai, 852 nobedaderekin, eta Durangon bertan 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira. Azoka, beraz, modu presentzialean eta online bidez gozatzeko aukera egongo da, abenduaren 4tik 8ra arte. Edizio berezi honetako egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur kulturaren […]

Read More… from Durangoko Azokak 100 kultur ekitaldi antolatu ditu Landako gunean eta Plateruenan

‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. 32 musika-taldek parte hartuko dute. Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da edizio honetan, Zu non, han DA! egitasmoaren bidez. Gerediagako presidente Nerea Mujikak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak aurkeztu dute ekimen berri hau, Donostiako Dabadaba aretoan egindako […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 55. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa ageri da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Durangoko Azoka heltzeko, eta gaur kulturaren plazak edizio honetako spota aurkeztu du. TaupaDA! da […]

Read More… from Durangoko Azokak 55. edizioaren spota aurkeztu du

Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean

Durangaldeko sortzaileek online dendan lortzen duten diru-sarreren ehuneko ehuna jasoko dute. Osasun-krisiak baldintzatuta, aldaketa ugari izango ditu Durangoko Azokako 55. edizioak. Besteak beste, modu zuzenean eragingo dio salmenta guneari: aurten salerosketa online egin beharko da, eta, beraz, ez da erakusmahairik egongo Landako Gunean. Hauen ordez, webgune honetan denda birtuala sortuko da, eta abenduaren 4tik 8ra […]

Read More… from Durangaldeko sortzaileek eskaintza berezia izango dute Azokako denda birtualean