Azaroaren 29tik aurrera eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Durangoko Azokara hurbiltzen direnek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hala iragarri dute gaur Gerediaga elkarteko eta Durangoko Azokako guneetako arduradunek. Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak nabarmendu duenez, “gure helburu nagusia aurtengo Azoka […]
Etiketa: Durangoko Azoka 56
Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea
Erreserba sistema baten bidez eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartu ahal izateko. Landakon aldi berean 1200 bisitari sartu ahal izango dira, ordu eta erdiko bost txandatan. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak Durangoko Azoka Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara egokitzea erabaki dute. “Bisitari eta kulturzale guztien segurtasuna bermatzea izango da Azokaren lehentasun nagusia, eta, […]
Read More… from Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea
50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean
Zuzenekoak Plateruenan izango dira. Orotara, hamar kontzertu eskainiko dira bertan egunero, bost egunez, goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara arte, doako sarrerarekin. Aurten ere aniztasuna izango da nagusi Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Askotariko musika estilotako 50 banda igoko dira Plateruenako agertokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak… Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute […]
Read More… from 50 kontzertu eskainiko dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokako Ahotsenean
Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat
Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen azalak izango dira lehiaketako gaia. Parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Durangoko Azokak Ikasle Goizaren ordez, erronka bat antolatu du Euskal Herriko ikasleentzat: PortaDA! lehiaketa. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 30era arte. […]
Read More… from Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat
Euskal musikagintzaren azken nobedadeak Durangoko Azokako 56. edizioko Spotify zerrendan entzungai
Ibilbide luzeko musikariak eta musika-talde hasiberriak topa daitezke zerrenda honetan. Astez aste eguneratzen joango da, nobedade berriekin. Hilabete baino ez da falta Durangoko Azokako 56. edizioa hasteko, eta euskal kulturaren plazak edizio honetako Spotify zerrenda argitaratu du gaur. Musikazaleek Euskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak topatuko dituzte bertan: 40 abestiz osatutako musika-zerrenda hau astero eguneratuko da, […]
Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako
Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. Durangoko Udalak Plateruena irekiko du Durangoko Azokaren 56. ediziorako, Ahotseneak aterpea izan dezan bertan. Hala, hainbat mantenu egin ostean, euskal taldeak Plateruenaren oholtza gainera igo ahal izango dira berriz ere, abenduan. Azokaren ostean, baina, berriz itxiko ditu ateak kulturguneak, behin betiko irekiera aurretik. […]
Read More… from Plateruenak ‘leiho’ bat irekiko du Durangoko Azokaren 56. Ediziorako
