Durangoko Azokak dei egin die kulturzaleei urte osoan herriz herri euskal kulturari euren babesa ematen jarrai dezaten

Antolakuntzaren arabera, Durangoko Azokako bost egunak “oso jendetsuak eta giro onekoak izan dira”, Landako gunean eta baita Azokako guneetan ere. Ikasle Goizak eta Gazte EztanDA!-k izan duten erantzunarekin pozik agertu dira. “Aurreikuspenak beteta eta pozik”, halaxe azaldu dira Durangoko Azokako antolatzaileak ateak ixterako unean. Bi urteko edizio ez-ohikoen ostean, 57. edizioaren balorazio positiboa egin du […]

Read More… from Durangoko Azokak dei egin die kulturzaleei urte osoan herriz herri euskal kulturari euren babesa ematen jarrai dezaten

Durangoko Azokako laugarren egunean, ‘Irati’ filmaren proiekzioa eta online dendaren azken orduak

Gaurko Gazte EztanDA!-ren ostean, bihar ere hamaika ekitaldi izango dira Durangoko Azokan: Euskadi Literatura Saridunen mahaingurua, Anari Alberdi, Bengo, Jon Arretxe, Lara Izagirre… Antolatzaileen arabera, larunbat jendetsua espero da bihar Azokan. “Gaurko egunean ere jendez lepo egon da Landako Gunea eta Azokako espazioak. Atzo gertatu zen bezala, hainbat aurkezpenetan edukiera bete da gaurkoan ere”: Barraka […]

Read More… from Durangoko Azokako laugarren egunean, ‘Irati’ filmaren proiekzioa eta online dendaren azken orduak

Hirugarren egunean gazteentzako egitarau berezia izango du Durangoko Azokak

Landako Gunea beteta egon da egun osoan zehar. Azokako gune batzuetan edukiera bete da aurkezpen batzuetan, Saguganbaran, Szenatokian eta Ahotsenean, esaterako. Durangoko Azokak bere bigarren eguna bizi izan du gaurkoan eta Landako gunea beteta egon da egun osoan zehar, Azokako “betiko” argazkia berreskuratuta. Hainbat sortzaileren erakusmahaietan ilarak sortu dira euren azken lana erosi eta sinadurak […]

Read More… from Hirugarren egunean gazteentzako egitarau berezia izango du Durangoko Azokak