Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

Oraindik aurrera hiru atal berrirekin osatuko da eskaintza: antzerkigileen zubitegia, antzerki konpainien zubitegia eta estreinaldien zerrenda atala. Ganbila antzerki bilduma 2019an abiatu zen, eta ganbila.eus ataria, berriz, 2022an. Atariaren helburua honakoa izan da hastapenetik: euskarazko antzerkigintzaren inguruko dokumentazio lan ahalik eta osoena egitea, azken hamarkadetan argitaratutako liburuen eta estreinatutako antzezlanen datu basea osatuz. Atal hauek […]

Read More… from Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

EHAZE elkarteak bi liburu berri kaleratu ditu

25 gau eta bat gehiago: Gilkitxaro antzerki taldeak 25 urte eta Miss Karaoke: sormen prozesu baten erraiak dira EHAZEk bere bildumari gehitu dizkion azken bi liburuak. EHAZE elkarteak euskal teatroaren baitan sor daitezkeen gogoetak eta transmisio beharrak asetzen laguntzeko asmoz bilduma propioa sortu zuen 2016an. 25 gau eta bat gehiago: Gilkitxaro antzerki taldeak 25 urte […]

Read More… from EHAZE elkarteak bi liburu berri kaleratu ditu

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XII. deialdia zabalik da

Irailaren 17ra egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamabigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 17ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan ohi […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XII. deialdia zabalik da

EHAZEk euskarazko antzerkiari buruzko bi ikerketa aurkeztu ditu

Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak euskarazko antzerki eskolei buruzko ikerketa eta 2016-2020 urteetan egondako euskarazko estreinaldiei buruzko ikerketa eman ditu ezagutzera. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak azkenaldian egin dituen bi ikerketaren berri eman du ezagutzera: alde batetik, euskarazko antzerki eskolei buruzkoa, eta bestetik, 2016-2020 urteetan egondako euskarazko estreinaldiei buruzkoa. Maddi Goikoetxea EHAZEko kideak Euskal Herriko antzerki […]

Read More… from EHAZEk euskarazko antzerkiari buruzko bi ikerketa aurkeztu ditu

‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

Oihaneder Euskararen etxean egingo dute topaketa maiatzaren 15ean, 10:30etik aurrera. Baratza aretoa, EHAZE elkartea eta Atx Teatroa egun osoko topaketa irekia antolatzen ari dira maiatzaren 15ean, Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan. Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, “bidenteak, belaunaldi berriak, etorkizuna eta beste distopia eszeniko batzuk izango ditugu mintzagai”. Izan ere, aurtengo gaia Etorkizuna […]

Read More… from ‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

“Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak Bidenteak gara liburu kolektiboa ondu dute elkarlanean, hainbat antzerkigile eta kolektibok idatzitako gogoetekin. Honetan, antzerkigintzak bizi duen egoera islatu nahi izan dute. Bidenteak gara liburuaren ernamuina iazko itxialdian sortu zen, Gasteizko Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta […]

Read More… from “Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte: Eneritz Artetxe eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz […]

Read More… from Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Proiektua azaroaren 21ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatu du proiektua. Ganbila bildumaren barnean sei antzerki liburu argitaratuko dira urtero: hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi […]

Read More… from Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute