[Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

Eider Rodriguez idazleak dozena erdi narrazio bildu ditu Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Denak mundu eta atmosfera propioarekin. […]

Read More… from [Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

Eider Rodriguez idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Istripu baten kronologia proiektua garatzeko. Eider Rodriguez Martin idazlea (Errenteria, 1977) hautatu du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekako adituen batzordeak, Istripu baten kronologia proiektuagatik. Beka Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu dute, eta lehen edizioa du aurtengoa. Helburua da euskarazko literatura-proiektu bat sortzeko urtebeteko […]

Read More… from Eider Rodriguez idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute. 111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio […]

Read More… from Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

[Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

Eraikuntzarako materiala du izenburua idazlearen aurreneko nobelak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratu du. Eraikuntzarako Materiala da Eider Rodriguez idazlearen (Orereta, 1977) nobela berria. Lanak familia harremanen zailtasunari buruz hitz egiten du, eta aita eta alaba ditu pertsonaia nagusi: “beraien artean sortzen den zirkuitu pribatu baten inguruan orbitatzen du liburu guztiak”, azaldu du idazleak. “40 urtez zabaldu […]

Read More… from [Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

[BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute

Liburu hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian; familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan da, irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore. Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek sortutako album ilustratua da Oilasko hegalak (Erein). Arratek irudiak jarri dizkio Eiderren testuei eta hala, […]

Read More… from [BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute