EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egingo du Ipar Euskal Herri mailan

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako kultura eragile ezberdinak elkartzea ere du xede egitasmoak. Euskal kulturaren inguruko ikusmoldeak trukatzeko, partekatzeko eta proposamenak egiteko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak Elkartuz izeneko zikloa abiatuko du 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean. Egitasmoa artista profesional eta hasiberriei, eta euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteei zuzenduta dago. EKE-k azaldu duenez, “helburua euskal […]

Read More… from EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egingo du Ipar Euskal Herri mailan

Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Irailaren 12tik urriaren 10era bitartean, Ducontenia Etxean, 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak kontatuko dituzte, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Adur Larreak irabazi du 2021eko EKE-Elkar literatura beka

Ilustratzaile ziburutarrak datorren urteko martxora arte izango du Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historikoa lantzeko. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka jarri zuten martxan urtarrilean. Lehen edizio honetan, kalitate handiko sei proposamen jaso dira. Katixa Dolhare-Çaldumbidek eta Joseba Larratxek osatu dute epaimahaia eta […]

Read More… from Adur Larreak irabazi du 2021eko EKE-Elkar literatura beka

Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

24 urtez EKEko zuzendaria izan ondoren, Pantxoa Etchegoin-ek 2021eko urtarrilaren 30ean hartuko du erretiroa. Etchebest, berrogei urteko zuberotarra, euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da. Pantxoa Etchegoin-ek Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendaritza utzi eta Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna izandako Johañe Etchebesti pasatuko dio kargu horren lekukoa. Etchegoienek hogeita lau urte eman ditu zuzendaritza […]

Read More… from Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da