Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Graduondoko hiru programetan izena emateko epea gaur hasi eta otsailaren 28an bukatuko da. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Seigarren deialdi hau hilabeteko epe bakar batean egingo da. Hautagaiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ibermediaren eta Projeto Paradisoren bekak eskuratzeko aukera izango dute. Zine Eskolak proiektu pedagogiko bat […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin abiatuko da Euskadiko Filmategiaren programazioa Artium Museoan

Urritik abendura bitartean izango da zikloa eta bederatzi euskal emakume zinemagileren lanak proiektatuko dira. Gasteizko Artium Museoa Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Donostiako Tabakalerarekin batera. Gasteizen sinatu zuten atzo lankidetza hitzarmena eta bi erakundeen arteko kolaborazioa urriaren 14an abiatuko da Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin. Honetan, bederatzi […]

Read More… from Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin abiatuko da Euskadiko Filmategiaren programazioa Artium Museoan

Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

2021-2022 ikasturterako izen ematea gaur hasi eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Laugarren deialdi hau ez da bi zatitan egingo, aurreko ikasturteetan egin den bezala, oraingoan epe bakar bat egongo da, bederatzi astekoa eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da. […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Zinemaldiak eta EQZEk ‘Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak’ ikastaroa antolatu dute

Ikastaroa irailaren 1etik 3ra bitartean egingo da. Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, EHUren Udako Ikastaroen 2020ko programan parte hartuko dute, Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika proposamenarekin. Ikastaroak zinema-jaialdiei buruzko ikerketarako bidea proposatzen du, iraganaren, orainaren eta geroaren arteko elkarrizketak ezarrita. Hitzaldiek nazioarteko zinema-jaialdien historia […]

Read More… from Zinemaldiak eta EQZEk ‘Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak’ ikastaroa antolatu dute