[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

[Bideoa] Baztandarren Biltzarra Elizondora bueltatu zen atzo bere 60. urteurrena merezi zuen bezala ospatzeko

Gartzaingo orgak eskuratu zuen Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria, Zigak, berriz, bigarren saria irabazi zuen eta Elbetek hirugarrena. Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko zutela iragarri zuten urte hasieran, horrek bailarako hainbat gaztek orgen festa antolatzeko ardura bere gain hartzeak ekarri zuen eta aurreko antolatzaileak alboan izanda, 60. edizioa ospatu zuten atzo Elizondon […]

Read More… from [Bideoa] Baztandarren Biltzarra Elizondora bueltatu zen atzo bere 60. urteurrena merezi zuen bezala ospatzeko

Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Elkarteko kideek zikloa ixteko tenorea dela diote. Beraz, bestaren gidaritza inork ez badu hartzen kolokan geldituko da. Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko dutela jakinarazi dute sare sozialetan zabaldu duten ohar baten bidez. Bertan azaldu dutenez, “urte hauetan, jende anitzen laguntza boluntarioa hartu dugu eta bihotzez eskertzen dugu. Hala ere, denbora luzez ardura gure […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

[BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Edizio honetan, Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Amaiurko herriak ireki zuen aurtengo desfilea. Bi urtez bertan behera geratu ondoren, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten atzo kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko […]

Read More… from [BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere

Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

“Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer den galdetuta. Bailarako herritarren arteko senidetasun jai handia da Baztandarren Biltzarra. Udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, hilaren 21ean egingo dute Elizondon.  Orga apainduak izaten da […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon