“Oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia” izan nahi du lanak, lehen mundubirari buruzko ezagutza eta hausnarketa zabaltzea helburu hartuta. Joseba Sarrionandia idazlearen (Iurreta, 1958) eta Aristides Hernandez Ares ilustratzailearen (Habana, 1963) arteko elkarlanaren emaitza da Munduari bira eman zion ontzia. Hamar urtetik gorako adin guztietako irakurleentzako lana Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu dute gaur, Pamiela argitaletxearen […]
