[Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak. “Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut […]

Read More… from [Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

[Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

Bi urtetan egindako entzuketa ariketen emaitza da Alberdiren lan berria. Elgoibarko idazlea hainbat herritan izan da hainbat emakumerekin elkartu eta haiek kontatzeko zeukatena entzuten. Uxue Alberdi idazleak ‘Esne-berriketan’ kontakizun liburua aurkeztu du gaur Donostian, Begoña Durruty ilustratzailearekin batera. Idazleak emakumeen ahotik eta bihotzetik jasotako esperientziak bildu ditu lan berri honetan. Egileak berak azaldu duenez, “bi […]

Read More… from [Bideoa] Emakumeek ahoz kontatu eta belarriz jasotako esperientziak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Esne-berriketan’ liburuan

[BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

Euskal Herrian gerra galdua zelarik, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan preso zeuzkaten senar eta nebei bisitan hasi ziren Barne zerbitzuak nobelako protagonistak; espetxera mezu klandestinoak sartzen eta handik ateratzen segitu zuten gero, eta hortik abiatuta espioitza-sare zabal bat eratu zuten.   Katixa Agirrek ‘Barne zerbitzuak’ nobela historikoa aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Idazle gasteiztarrak 1937-1943 […]

Read More… from [BIDEOA] Alava espioitza-sarean aritu ziren emakumeak oroitzeko eleberri historikoa ondu du Katixa Agirrek

Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Epaimahaiak, besteak beste, lanari darion umorea azpimarratu du, “idazkera dotorea, elkarrizketen freskotasuna, erritmo bizia, hizkuntzarekin jolasteko trebezia”. Ekaitz Herrerak (Abadiño, 1986) irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, Hondar batean arre izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Herrerak […]

Read More… from Ekaitz Herrera idazleak irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai nobela beka

Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Idazleak azaldu du Auzokinak ariketatxo poetiko bat izan dela, “ariketa hori etxetik irten, igogailua hartu, atarira jaitsi eta auzoaren parez pare jartzea izan da, begirada poetiko batetik”. Gorka Erostarbe kazetari eta idazleak Auzokinak poema liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Auzoaz dihardu egilearen lehen poemategi honek eta bizitza puskaz osaturiko auzoaren begirada poetiko bat eskaintzen dio […]

Read More… from Gorka Erostarbek ‘Auzokinak’ poema liburua plazaratu du

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 50 eta 70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

Nafarrak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”. Joan den asteazkenean XXVIII. Igartza saria jaso zuen Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik. Orain, […]

Read More… from Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Katu ileak txandaletan proiektuarekin jaso du Alkaizak 28. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Esti Martizenek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

[BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

Mundakako idazleak Aizkorak eta gutunak izeneko nobela historikoa aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. 1828ko iraila da, Bermeoko Almika auzoan. Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura hiltzearen susmagarri egin dituzte haren emazte Josepa eta alaba Maripepatxu. Ikerketak abiaturik, gorpua agertu da, aizkorakadaz hila eta baserri aurrean lurperatua, eta ama-alabak atxilotu egin dituzte, […]

Read More… from [BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Benetako zirkua eleberri labur bat da, herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin. Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta […]

Read More… from Karmele Mitxelenak idatzitako ‘Benetako zirkua’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria