‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

Nerabe intersexual bat da trilogia honetako protagonista, hala, egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera. Amancay Gaztañaga aktore, musikari eta idazleak abentura eta fantasia uztartzen dituen trilogia baten lehen eleberria aurkeztu du, Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa (Elkar) izenburupean. Lehenengo istorio honetan, Martin Martinaren unibertsoa eraikitzen du egileak, eta, aldi berean, trilogiaren parte izango […]

Read More… from ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak

[Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du. Literaturan, artean, musika eta beste kultur espresiobide batzuetan etengabe jorratu den gai batekin itzuli da Karmele Jaio idazlea literaturara: Maitasuna. Maitasun kapitala jarri dio izenburua gaur, Donostian aurkeztu duen […]

Read More… from [Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

[Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

Gaian sakontzeko, hamaika lagun luze eta zabal elkarrizketatu ditu idazleak, horien artean daude Itziar Ituño aktorea, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea edota Maider Egues kazetaria. Sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da liburu berria. Jasone Osorok (Elgoibar, 1971) izan zuen sorkuntzari lotutako krisi baten ondorioa da gaur Donostian aurkeztu duen Arrakasta izenburuko […]

Read More… from [Bideoa] Arrakasta ardatz duen saiakera aurkeztu du Jasone Osoro idazleak

[Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

Juana Perea Plataren familia, bizitza eta bere erailketa ikertu ditu zestoarrak Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu duen ez fikziozko lan honetan. Aterkia eskuan heldu da Jon Artano kazetaria Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendara. Bertan, Juana izenburuko liburua aurkeztu du. Zestoakoak Tene Mujika beka irabazi zuen iaz, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean […]

Read More… from [Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

[Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta memoria. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburuan. Istorioak ilustratzeko Begoña Durruty izan du alboan egileak. Gaur Donostian aurkeztu duten lana  “liburu akzidental bat” dela kontatu du Alberdik. Beste fikziozko ipuin bat idazten ari zela, harekin ataskatu, […]

Read More… from [Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

[Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

Lanak Joxe Arregiren atxiloketatik heriotzara biderako aldia eta lurperatu ondoren, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia kontatzen du. Ohituta gaude Xabier Mendiguren editore lanetan ikusten liburu aurkezpenetan, oraingoan, baina, bera izan da protagonista eta bere azken eleberria eskuartean zuela agertu da Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendan. Idazleak Oso latza izan da nobela […]

Read More… from [Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Zornotzako idazlearen bigarren eleberria da Cayo Hueso, aurretik Ibaiertzeko ipuina liburua kaleratu zuen. Oraingoan, desioaren eta nostalgiaren hausnarketa antzeko bat proposatzen du Amantegik. Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazleak bere bigarren eleberri laburra kaleratu du Cayo Hueso izenburupean. Donostian aurkeztu du lana elkar argitaletxearen eskutik eta azaldu duenez, Cayo Hueso Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da, […]

Read More… from Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Martin Etxeberria idazleak ‘Kangaroo’ bosgarren poema liburua kaleratu du

Gauza asko daude munduan eta bizitzan idazle zarauztarrak ulertzen ez dituenak, bere burua ere ez duela ulertzen aitortu du, eta, horregatik, liburua ahalegin bat da bere erosotasun eremutik atertzeko eta barruan dituen alderdi ilun, itzal eta minei gorputz eta haragi bat emateko. Martin Etxeberria idazle zarauztarrak Kangaroo izeneko olerki liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. […]

Read More… from Martin Etxeberria idazleak ‘Kangaroo’ bosgarren poema liburua kaleratu du

[BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Bere lehen liburuan, egileak gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon baitan nahiz pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi izan du. Arrain hezur bat eztarrian du lehenengo liburua Olatz Mitxelena Larreta idazleak (Oiartzun,1989). Hamar […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du