[BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]

Read More… from [BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

[BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

Egileak broma giroan kontatu nahi izan du bere prozesua, “liburuan ni naiz txantxa eta txisteen biktima nagusia, nire buruari berriro barre egiteko beharretik jaio da liburu hau. Iñigo Antsorregi gidoilariak (Azkoitia. 1994) bigarren liburua kaleratu du Nire minaren etxean (Elkar) izenburupean, aurretik Katu (2019) plazaratu zuen eta tartean depresioak jota ibili da. Orain, lanketa sakona […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Antsorregik depresioa lehen lerrora ekarri nahi izan du ‘Nire minaren etxean’ saiakerarekin

[BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

Iruñean kokatu du istorioa egileak eta protagonista hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketan murgilduko da. Aingeru Epaltza idazleak (Iruñea, 1960) duela 20 urte idatzitako Rock’n’Roll nobelako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du, Donostian aurkeztu duen Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberrirako. Idazleak azaldu duenez, pertsonaia berreskuratu du urte hauetan irakurle batek baino gehiagok Edu berpiztea iradoki […]

Read More… from [BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

[BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du

Feminismoa, harremanak edota iraganarekin dugun lotura aztertu ditu egileak Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen liburuan. Katixa Agirre idazle gasteiztarrak labetik atera berri du bere hirugarren eleberria Berriz Zentauro izenburupean. Etorkizun hurbilean kokatu du eleberria Agirrek, XXI. mendearen erdialdean, “garai horretan gauza asko aldatu dira, eta horien artean errealitate birtuala asko garatu eta erabiltzen da”, kontatu […]

Read More… from [BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du

[BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Hurbil egokitu zaion gai bati buruz idatzi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak (Hendaia, 1994)  Ez erran inori eleberrian. Izan ere, gaur Donostian aurkeztu duen lanak haurtzaroko sexu abusuak ditu gai nagusi. Gertutik ezagutzeak eman […]

Read More… from [BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

[Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: lehenik bere buruarekin, horren ostean gizartearekin, eta azkenik bikote barruan. Lan honekin aurtengo Irun Hiria literatura saria irabazi du idazleak. Dena ametsa den irudipena da Leire Vargasek (Durango, 2002) kaleratu duen lehen poema liburua. Idazle eta bertsolaria hamahiru urte inguru zituenean hasi zen […]

Read More… from [Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abian da

Abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik eta 2022ko martxoan jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Kontaketa Erotikoen Lehiaketak pasa den urtean izan zuen bere lehen edizioa eta haren arrakasta ikusita, bigarren edizio hau abiatzea erabaki dute Kaixomaitia.eus atariko kideek eta Elkar argitaletxeak. Azaldu dutenez, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, […]

Read More… from Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abian da

[Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

Edorta Jimenezek Nikolasa Atxikallende gogorarazteko liburua ondu du. Emakume ahaztu eta laidoztatu hori goratu nahi izan du Mundakako idazleak Nikole Bijotzekua izeneko liburuarekin. Nikolasa Atxikallende 1873an Sukarrietako Abina baserrian jaiotako emakume gazte bat zen, historiara pasatzeko asmorik gabea, harik-eta, XIX. mendearen amaieran, bere herrira aisialdian ehizara etortzen zen bilbotar bat ezagutu zuen arte, Sabino Arana […]

Read More… from [Bideoa] Nikolasa Atxikallende, gorputzik gabeko emakumea

Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

Lan honen berezitasun nagusia artea da, “ipuin guztiak artearen girokoak dira, baina kontuz! Artean ezer ez da dirudiena, eta hemen ere usteak ezuste bihurtzen dira”, adierazi du idazleak. Maribel Aiertza idazleak Ezer ez da dirudiena izeneko ipuin bilduma kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Etxebarritarrak artearen munduan girotutako zortzi narrazioz osatu du lana, fikzioa eta errealitatea […]

Read More… from Maribel Aiertzak ‘Ezer ez da dirudiena’ ipuin liburua ondu du, artearen munduan girotuta

[Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Egileak 40ko eta 60ko hamarkaden artean Bilbon izandako etxola-auzoen fenomenoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi izan zuten egoera latza deskribatu du. Iñigo Lopez historialariak Bilboko etxola batean (Ekar) izeneko liburua argitaratu du Tene Mujika bekaren laguntzarekin. Lana ontzeko Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi […]

Read More… from [Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du