[BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du

Idazle bizkaitarrak harreman familiarrak eta kazetaritzaren argi ilunak landu ditu batez ere, liburu berri honetan. Iaz, lehen ipuin bilduma Zorioneko familia izenpean ondu ondoren, nobela beltzera bueltatu da Iñaki Irasizabal idazlea. Arrakastaren aparrak jarri dio izena Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen lan berriari, eta eleberri “arina” idatzi duela adierazi du. Bertan, “gauza asko” gertatzen direla […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du

[BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

Idazleak kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu Suak pizten direnean izeneko poema liburu berrian. Hamahiru urtez Txalaparta argitaletxean editore lanetan aritu ondoren, bere lehen sorkuntza-lana kaleratu du Mikel Sotok (Iruñea, 1978) Suak pizten direnean (Elkar) izenpean. Kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu poema liburu berrian. […]

Read More… from [BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

[BIDEOA] Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dakar Eneko Aizpurua idazleak bere azken liburuan

Tene Mujika bekari esker kaleratu du Aizpuruak Bidasoan gora liburua Elkar argitaletxearekin. Eneko Aizpurua, Lazkaon jaio eta Iruñean bizi den idazleak Bidasoan gora izeneko liburua aurkeztu du gaur. Lan berriak Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dela azaldu du egileak, “bidean galdutakoen, arrotz etorri eta arrotz joandakoen arrastoaren bila egindako ibilbide baten kontakizuna da”. […]

Read More… from [BIDEOA] Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dakar Eneko Aizpurua idazleak bere azken liburuan

[BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Helduentzako bere lehen eleberrian, idazleak umorea baliatu du Anton Pla protagonistaren abenturak kontatzeko. Karlos Zabala (Irun, 1963) idazleak helduentzako bere lehen eleberria kaleratu du C’est la vie kantatzen dute zaharrek izenburupean. Zabala itzultzaile gisa da batez ere ezaguna, bi aldiz irabazi baitu Euskadi Saria arlo horretan. Horrez gain, poema-liburu bat eta haur literaturako pare bat […]

Read More… from [BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

Lekeitioko idazleak eta Bilboko ilustratzaileak Begiak zerumugan izeneko poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. “Paisaiak sentimendu bihurtzen dituen liburua” da Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko editorearentzat, gaur, Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaileak aurkeztu dutena. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako […]

Read More… from Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

[Bideoa] Jon Fernandezek ‘Pentsioen geroa’ liburua aurkeztu du

Pentsioen geroa izenpean, Aleka bildumaren bederatzigarren alea aurkeztu dute gaur, Jon Fernandez Berria egunkariko kazetari eta saiakeraren egileak, Jakinek eta Elkarrek. Urte batzuk dira pentsioei buruzko gaia Aleka bilduman lantzeko asmoa agertu zutela. Xabier Eizagirre Jakineko erredakzio buruaren arabera, puri-purian dagoen gaia da, denborak aurrera egin ahala, indar handiagoa hartu duena. “2018ko hasieran, pentsiodunen mugimendu […]

Read More… from [Bideoa] Jon Fernandezek ‘Pentsioen geroa’ liburua aurkeztu du

Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik ‘Euskal demokrazia patriarkala’ liburua aurkeztu dute

Egileek euskal demokrazia patriarkala lau dimentsiotan aztertu dute: lan ordaindua, lan ez ordaindua, estatuaren ongizate erregimena eta espazio politiko-publikoa. Euskal demokrazia patriarkala (Eztabaida bilduma, Elkar) liburua aurkeztu dute Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik. Ikerketa lan honetan Euskal Herriko patriarkatu neoliberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu neoliberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta […]

Read More… from Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik ‘Euskal demokrazia patriarkala’ liburua aurkeztu dute

[Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin

Euskal Herriko iragan hurbileko istorioak aletzen ditu idazleak ironia dosi oparoak banatuz. Joxean Agirrek (Azpeitia, 1948) Nobela errealista bat (Elkar) izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, streaming bidez egindako agerraldian. Bi pertsonaia nagusi ditu idazlearen azken lanak, biak ala biak garai eta momentu berekoak; alde batetik Loiuko aireportuan lan egiten duen taxi gidaria dugu, honek autoan […]

Read More… from [Bideoa] Joxean Agirrek ‘Nobela errealista bat’ ondu du ironia dosi handiarekin