Ikerketa talde batek amatasuna jorratzen duten Euskal Herriko kultura ekoizpenak aztertu ditu

Kontzientzia feminista zabaltzearekin batera, zainketen errebindikazio eta errebalorizazioak eta amatasuna desmitifikatzeko saiakerak emakume asko euren amatasun edo ez-amatasun esperientziak euren sorkuntzetan inspirazio iturri gisa erabiltzera eraman ditu. Emakundek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerlanei ematen dien bekaren emaitza da Maternidades a debate en la producción cultural izeneko ikerketa. Elixabete Imaz EHUko irakasleak zuzendu du […]

Read More… from Ikerketa talde batek amatasuna jorratzen duten Euskal Herriko kultura ekoizpenak aztertu ditu

Arkeologia museoetan emakumeek historiari egindako ekarpenaren ikusgarritasun falta egiaztatu dute

Ikerlanerako Gasteizeko Bibat, Irungo Oiasso Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa aztertu dira eta ondorioztatu dutenez, “ez dago emakumeen presentzia argirik museo arkeologikoen kontakizunean, eta haien edukiak joera androzentriko argia du”. Emakundek Euskadiko ondare arkeologikoaren (BER)irakurketa feminista: Berdintasuna Historian genero-ikuspegiari esker izeneko azterlana aurkeztu du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanetarako emandako bekaren emaitza da honakoa. […]

Read More… from Arkeologia museoetan emakumeek historiari egindako ekarpenaren ikusgarritasun falta egiaztatu dute