Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute. 111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio […]

Read More… from Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

[Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

Eraikuntzarako materiala du izenburua idazlearen aurreneko nobelak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratu du. Eraikuntzarako Materiala da Eider Rodriguez idazlearen (Orereta, 1977) nobela berria. Lanak familia harremanen zailtasunari buruz hitz egiten du, eta aita eta alaba ditu pertsonaia nagusi: “beraien artean sortzen den zirkuitu pribatu baten inguruan orbitatzen du liburu guztiak”, azaldu du idazleak. “40 urtez zabaldu […]

Read More… from [Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek