[Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

Idazleak azaldu duenez, “euskal gatazkaren inguruko nobela kaleidoskopiko bat da liburua, ipuinez osatua eta batez ere askotariko perspektibismoa azpimarratu nahiko lukeena”. Azken 23 urteetan euskal gatazkari buruz idatzitako 60 ipuin bildu ditu Iban Zalduak (Donostia, 1966) Nola izan garen gauza liburuan (Erein). Idazleak Donostian aurkeztu du ipuin bilduma eta azaldu duenez, “ipuin ia guztiak liburu […]

Read More… from [Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

[Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Idazle bilbotarrak Krakovia izenburupean kaleratu du liburua Erein argitaletxearen eskutik. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak (Bilbo, 1970) osasun arazo bat izan zuen duela hamar bat urte. “Oso bizipen gogorra eta latza” izan zela aitortu du, baina, aldi berean, bere momentu surrealistak eta umoretsuak izan zituela dio. Garai hartan bizitako guztiarekin zerbait egin behar zuela erabaki […]

Read More… from [Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

[BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Haur eta Gazte Literaturan idazten duen hirugarren lana da Trumoiaren alaba. Ez da erreza Jon Arretxe (Basauri, 1963) idazlea haur eta gazteentzako liburuak idazten ikustea, literaturan ibilbide oparoa egina duen arren, orain arte bi liburu baino ez ditu argitaratu gaztetxoei zuzenduta: Harresi handirantz (1997) eta Beti iparralderantz (2014). Oraingo honetan Trumoiaren alaba ( Erein) izeneko […]

Read More… from [BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

[BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

“Kollontairen fokua gaur egun ditugun ezinegon eta kezka batzuekin hari fin baten bidez lotzen da, pertsonala politikoa dela aldarrikatzen ari baita etengabean”. Aroa Uhartek (Leitza, 1984) literatura lan baten lehen itzulpena du Erle langileen amodioa. Itzultzaileak Aleksandra Kollontairen (San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952) lana errusieratik euskarara ekarri du zuzenean, EIZIE elkartea eta Erein eta Igela […]

Read More… from [BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia. Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

[Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

Perspektiba feminista batetik heldu dio liburuari Lemoako idazleak. Perez-Ponsek Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen iaz lan honekin. Zaurgarritasuna da Zaharkitze programatua liburuko poemak zipriztintzen dituen gaia, izan ere, gorputzak presentzia handia du Eva Perez-Ponsek (Lemoa, 1996) idatzitako liburuan. Hala, egileak garai hauetan prekarizazio egoerak geroz eta bortitzagoak direla mahaigaineratu nahi izan […]

Read More… from [Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

[Bideoa] Kartzelako soinu bandak

Karlos Gorrindok ‘Funanbulistaren beldurra’ eleberria aurkeztu du. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea liburuari. Karlos Gorrindo (Gernika, 1958) idazleak kartzelan bizitakoak jaso ditu, gaur aurkeztu duen Funanbulistaren beldurra izeneko liburuan. 1980an ETAko kide izateagatik espetxean sartu zuten eta bertan 16 urte eman zituen. Inazio Mujika Erein argitaletxeko editorearen arabera, “oso gutxitan eman da espetxean bizitzen denaren […]

Read More… from [Bideoa] Kartzelako soinu bandak

[Bideoa] ‘Euskal kantagintza berria’ saiakeraren edizio eguneratua aurkeztu du Pako Aristik

Euskal kantagintzaren hastapeneko lehen 25 urteak (1961-1985) jasotzen ditu liburuak. 21 urte zituela idatzi zuen Pako Aristik (Urrestilla, 1963) Euskal kantagintza berria izeneko liburua. Saiakera periodistiko moduan aurkeztu zuen lana eta bertan euskal kantagintzaren hastapeneko lehen 25 urteak jaso zituen (1961-1985). Gaur streaming bidez egindako agerpenean edizio eguneratu bat aurkeztu du idazleak. Liburua 1983. urtean, […]

Read More… from [Bideoa] ‘Euskal kantagintza berria’ saiakeraren edizio eguneratua aurkeztu du Pako Aristik

Paolo Giordanoren ‘Kutsaldian’ liburua euskaratu dute Fernando Reyk eta Xabier Olarrak

Giordanok pandemiari buruzko hausnarketak idatzi zituen otsailaren 29tik martxoaren 6ra bitartean eta, orain, eskuartean dugun liburuan bildu ditu. Nahaste eta konfinamendu aste hauei buruz argitaratutako lehen literatur lana dugu Paolo Giordano (Turin, 1982) idazleak idatzitako Kutsaldian. Fernando Reyk eta Xabier Olarra itzultzaileek ekarri dute euskarara Erein argitaletxearen eskutik. Diotenez, “ezohiko liburu bat da, ezohiko une […]

Read More… from Paolo Giordanoren ‘Kutsaldian’ liburua euskaratu dute Fernando Reyk eta Xabier Olarrak

Iban Zaldua eta James Robertsonen arteko gutunak liburu batean bildu dituzte

Hamabi gutun idatzi dizkiote elkarri otsailetik uztailera, batak euskaraz eta besteak Scots hizkuntzan, hartzaileak ulertu ahal izateko bakoitzaren hizkuntzara itzuli direnak. Iban Zaldua euskal idazleak eta James Robertson idazle eskoziarrak ‘Chejov vs Shakespeare’ izeneko ekimenean hartu dute parte aurten, Etxepare Euskal Institutuak sustatu duen Scotland Goes Basque ekimenaren baitan. Hainbat gutun bidali dizkiote elkarri, eta proiektu horren emaitza liburu batean bildu dute. Lana paper […]

Read More… from Iban Zaldua eta James Robertsonen arteko gutunak liburu batean bildu dituzte