[Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

Txerriak eta loreak da nobelaren izenburua eta umore beltz askorekin datorrela aurreratu du idazleak. Azken urteotan Toureren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxe idazlea. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta […]

Read More… from [Bideoa] Kritika soziala alde batera utzi eta irakurlea dibertitzea nahi izan du Jon Arretxek bere azken eleberriarekin

[BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

  Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak. Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

[BIDEOA] ‘Kateriñe’ komikia, 1936ko gerrako zauri kolektibo baten adierazpena

Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak ondu dute lana eta hausnarketa eta oihu kolektibo bat piztea du helburu. Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasola marrazkilariak Kateriñe komikia aurkeztu dute Erein argitaletxearen eskutik. Egileek beren amamak 1936ko gerran bizi izandakoak jaso dituzte lan honetan. Illarramendik azaldu duenez, “istorio hau ez da hasten orain, ezta komikiaren lehen binetarekin ere. 1936ko […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Kateriñe’ komikia, 1936ko gerrako zauri kolektibo baten adierazpena

[BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

Idazleak estreinako liburua du Azpijokoa Azpiazun (Erein). Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa dira abentura ilun honetako osagai nagusiak. Iñaki Dorronsoro Maiozek (Ataun, 1994) Azpijokoa Azpiazun du lehenengo liburua. Gipuzkoarrak bi ipuin labur eman ditu argitara 7K astekarian: Ezkutuan (2022) eta Jon Zaharra (2023). Orain, Miren Arrieta kazetaria eta Alfontso detektibe pribatuaren […]

Read More… from [BIDEOA] Umoretik idatzitako nobela beltza ondu du Iñaki Dorronsoro ataundarrak

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

Nobela hau idazterako orduan bi kezka nagusi izan ditu buruan egileak: teknologiaren gehiegizko erabilpena eta deskarbonizazioa. Aitziber Etxeberria idazleak Reset nobela distopikoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, etorkizun hurbil bat irudikatzen du, ustezko gizarte hobeago batek dituen gabeziak erakutsiz eta etorkizuneko gizarte ereduei buruz hausnartuz. Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Reset’ nobela distopikoa kaleratu du

[BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

Tapakia (Erein) hitzik gabeko liburua da eta baita besteenganako errespetuaren metafora bat ere. Gaur aurkeztu du lana Donostian erein argitaletxearen eskutik Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du Tapakia (Erein) izenburupean, aurretik Klak (Elkar, 2022) kaleratu zuen amezketarrak eta lan horretan ere, oraingoarekin egin duen bezala, berak sortu zituen ilustrazioak eta gidoia. […]

Read More… from [BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Arrisku Handiko Trena Eskapu bildumaren hirugarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Duela bi urte 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen eta iaz Azken denbora. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Arrisku Handiko Trena (AHT) izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren hirugarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

[Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa. Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”. […]

Read More… from [Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

[Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik eta Zestoa eta Urepeleko Udalen enkarguz. Liburu honen argitalpena Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko herriak senidetzearen ostean dator. Akordioa azaroan sinatu zuten bi erakundeek, “Manuel Olaizola Urbieta ‘Uztapide’ eta Fernando Aire Etxart ‘Xalbador’ euskal kulturaren erreferentzia nagusi izanak eta biek zuten […]

Read More… from [Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

[Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek. Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak […]

Read More… from [Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira