[BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek Euskal Herriko animaliak jendeari hurbiltzeko liburu ilustratua plazaratu dute

Ilustratzaileek animaliei buruzko gida-liburuen formatu horretatik aldendu eta haurrentzat, zein helduentzat erakargarria izango den liburua sortu nahi izan dute. Asier Gorostidi eta Igor Sarralde ilustratzaileek Euskal Herriko animaliak liburu ilustratua aurkeztu dute Donostian. Hainbat proiektutan elkarrekin lan egin duten arren, hauxe dute elkarrekin egiten duten aurreneko liburua. Sarraldek eta Gorostidik Arte Ederren fakultatean ezagutu zuten […]

Read More… from [BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek Euskal Herriko animaliak jendeari hurbiltzeko liburu ilustratua plazaratu dute

[BIDEOA] Alaine Agirrek ‘Ane’, Txandaka bildumaren laugarren eleberria aurkeztu du

Independizatzeari buruzko istorio bat dakar Bermeoko idazleak Erein argitaletxearen eskutik. Maren, Libe eta Oier-en ostean dator Ane, Txandaka bildumaren barruan Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) idatzitako laugarren atala. “Liburu bakoitzean pertsonaia bati txanda pasatzen diogu”, azaldu du idazleak eta oraingoan Ane bihurtu du gaztetxoei zuzendutako nobela honetako protagonista. Anek 18 urte bete ditu eta unibertsitatean hasi […]

Read More… from [BIDEOA] Alaine Agirrek ‘Ane’, Txandaka bildumaren laugarren eleberria aurkeztu du

[BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute

Liburu hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian; familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan da, irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore. Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek sortutako album ilustratua da Oilasko hegalak (Erein). Arratek irudiak jarri dizkio Eiderren testuei eta hala, […]

Read More… from [BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”. Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du