Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko zuzeneko berezia eskainiko du abenduaren 30ean, Donostian

Victoria Eugenia antzokian izango da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan. Hitzorduak belaunaldi askorentzat erreferente izan den taldeari agur bero eta duina emateko aukera emango du. Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko kontzertu berezi bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian, datorren abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiak taldearen ibilbide oparoari omenaldi hunkigarria egingo dio, entzuleekin azken aldiz elkartuz oholtza […]

Read More… from Errobi taldeak ibilbideari amaiera emateko zuzeneko berezia eskainiko du abenduaren 30ean, Donostian

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute. Amaia Ispizua musika sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordearen proposamenez jasoko du Errobi taldeak 2024ko Adarra […]

Read More… from Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria

Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan. Errobi taldea sortu zenetik 50 urte pasa direnean, ospakizun kontzertu berezi bat iragarri du Mixel Ducau eta Anje Duhalde taldekideek.  Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an. Ateak 18:15ean irekiko dituzte, eta emanaldia 19:00etan abiatuko da. Taldeak bere ibilbide osoko abesti ezagunenak […]

Read More… from Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean