Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Kantu honetarako, Xiberoots talde zuberotarrarekin eta Rocky Dawuni, Grammy sarietan hiru aldiz izendatutako Ghanako afro roots abeslariarekin elkartu da taldea. Esne Beltzaren berezko esentzia mantenduz, single hau herriaren aldeko eta herriarentzako kantua da. Esne Beltza taldeak 2025eko otsailean igoko da azkenengoz oholtzara. Joan aurretik, baina, hainbat ezusteko emateko dituela jakinarazi dute taldekideek. Horietako bat dugu […]

Read More… from Esne Beltzak ‘Altxa eskua’ abestiaren bideoklipa kaleratu du

Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

2025eko otsailean Esne Beltza eta Chill Mafia behin betiko jaitsiko dira oholtzetatik. Gatibuk, berriz, abenduan eskainiko du azken kontzertua. Egun gutxi batzuk dira Esne Beltzak azken kontzertua iragarri zuela, eta asteazkenean, Chill Mafia talde iruindarraren agurrarekin esnatu ginen. Hori gutxi ez eta Gatibuk ere bere amaiera iragarri zuen arratsalde horretan bertan. Talde nafarrari dagokionez, Agur […]

Read More… from Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon

Taldeak bere agur kontzertuaren xehetasunak eman ditu gaur. Fermin Muguruza, La Pegatina, Amak, Chambao, Juantxo Arakama edota El Canijo de Jerez izango dira, besteak beste, Bilbao Arenan. Esne Beltzak 18 urte beteko ditu datorren urtean, bere azken kontzertua eskainiko duen urte berean. Taldeak iazko Esne Bidea diskoa kaleratzearekin batera eman zuen bere agurraren berri eta, […]

Read More… from Esne Beltza eman duen behiak agur esango du otsailaren 1ean, Bilbon

Esne Beltza taldeak ‘Esne Bidea’ diskoarekin agur esango dio 17 urteko ibilbideari

Diskoa aurkezteko, 2024. urtean zehar Agur deneri izeneko azken bira bat egingo dute, eta 2025ean azken kontzertu berezi bat antolatuko dute, taldeari merezitako agurra emateko Esne Beltzak Esne Bidea diskoa argitaratu du, Xabi Solano (ahotsak, trikitixa, gitarrak, oinarri elektronikoa), Lova Lois (ahotsak), Zigor Lampre (scratchak, samplerrak), Ion Mari Beasain (gitarra elektrikoa eta gitarra klasikoa), Aitor […]

Read More… from Esne Beltza taldeak ‘Esne Bidea’ diskoarekin agur esango dio 17 urteko ibilbideari

Esne Beltza taldeak Chambaoko La Marirekin ondutako ‘Behin eta berriz’ kanta kaleratu du

Abestia etortzear dagoen disko berriaren aurrerapena da. Esne bidean izenekoa taldearen zortzigarren lan luzea izango da eta Durangoko Azokarekin batera kaleratzea aurreikusten dute. Lan berrian mundu osoko artista talentudunek parte hartu dutela aurreratu dute. Esne Beltzak bat egin du Chambao taldeko La Mari abeslari ezagunarekin. Elkarrekin hainbat estilo eta kultura uztartzen dituen kanta sortu dute, […]

Read More… from Esne Beltza taldeak Chambaoko La Marirekin ondutako ‘Behin eta berriz’ kanta kaleratu du

Esne Beltza taldeak Los Angeles eta Euskal Herria artean ekoitzitako lana kaleratuko du urte amaieran

Diskoan herrialde ezberdinetako doinuak uztartuko dituztela eta hainbat nazioarteko artisten parte-hartzea izango dutela nabarmendu dute. Lan berriaren aurkezpen kontzertua apirilaren 1ean izango da; BECen egingo den ZEID FEST jaialdian. Esne Beltza zortzigarren diskoaren grabaketa lanetan murgilduta dago. Taldeak urrats bat haratago eman nahi izan du bere ibilbidean eta sorkuntza berri honetan hartu dituen erronkak ez […]

Read More… from Esne Beltza taldeak Los Angeles eta Euskal Herria artean ekoitzitako lana kaleratuko du urte amaieran

Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak

  Ni izeneko zazpigarren lana aurkeztu du gaur Esne Beltza taldeak. Bertako kantuetan transexualitatea eta bullyng-a bezalako gai sozialak jorratu dituzte, batez ere soinu elektronikoez lagunduta. Lana Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin sortu dute eta Olatz Salvador abeslariak, RIP-eko Txerra Bolinagak, Tremenda Jauriak eta Urugaiko 4 pesos taldeak hainbat kantutan parte hartu dute. Ni disko berriaren […]

Read More… from Diskorik “elektronikoena” argitaratu du Esne Beltza taldeak