Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian

Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango duela nabarmendu du Orkestrak, bereziki, Antonio Lauzurikaren Chillida-Elogios lanaren estreinaldiarekin. Orkestraren denboraldia irailaren 29an abiatuko da Gasteizen, eta 2024ko ekainaren 7an amaituko da Donostian. Artearen bidez sortzen eta eraldatzen duen pertsonari begiratu nahi dio Euskadiko Orkestrak 2023ko irailaren 29an abiatu eta 2024ko ekainaren 7an amaituko den denboraldian. “Mahler eta bere […]

Read More… from Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute

Udazkenean hamabi kantuz osatutako diskoa argitaratu eta kontzertu bira abiatuko dute euskal hiriburuetan barrena. Euskadiko Orkestra eta Kalakan taldea euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu bat sortzeko elkartu dira. Azaldu dutenez, proiektuak bi hanka nagusi izango ditu: batetik, udazkenean argitaratuko duten hamabi kantaz osatutako disko baten grabazioa; eta, bestetik, lan horretan jasotako […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala bildu eta zabalduko duen proiektua abiatu dute

Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak. Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkongabe-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ez […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

[Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Huntza taldearen Lasai Lasai, Olatu bat eta Aldapan gora abestien bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren […]

Read More… from [Bideoa] Huntza taldeak eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak hausnarketa eta elkarrizketa sakon baten ostean, marka bakarra izatea erabaki du: Euskadiko Orkestra. “Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, guzti hauek oso modu aldakorrean erabili dira orain arte eta ez dira erabilgarriak izan marka indartzeko, azaldu dute Orkestrako arduradunek. Nazioarteko zabalkundea lortzeko Basque National […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik

Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren Errefuxiatuena, Koilara eta Tu escala de grises kanten bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan. Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren beste […]

Read More… from Izarok eremu sinfonikora egin du jauzia Euskadiko Orkestraren eskutik