Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Ximun Fuchsek eta Harkaitz Canok idatzi dute Nor naizen baneki obra. Taula gainean, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga aktoreak ikusiko ditugu. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Nor naizen baneki izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 17an, Luhusoko Harri Xuri aretoan. Harkaitz Cano idazleak eta Ximun […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ komedia distopikoa estreinatuko du otsailaren 1ean, Durangon

Obrak bizitzari zentzua bilatzerakoan egiten den bidaiaz hitz egiten du. Kamikaz Kolektiboak 10 urte bete ditu aurten eta komedia distopiko batekin ospatu nahi du urteurrena: Renata. Durangoko San Agustin kulturgunean izango du estreinaldia otsailaren 1ean. Halaxe dio sinopsiak: “Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako igerilekura salto egin […]

Read More… from Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ komedia distopikoa estreinatuko du otsailaren 1ean, Durangon

Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Antzezlanaren aurrestreinaldia urriaren 18an izango da Luhuson, eta estreinaldia, berriz, Bilboko Arriaga antzokian urriaren 25ean. Miñan liburuak (Susa) Ibrahima Balde ginearraren bizitzaren kronika kontatzen du. 2019an idatzi zuen Amets Arzallus kazetari eta bertsolariak liburua Balderekin batera. Ander Lipus antzerkigileak aitortu duenez, liburua lehen aldiz irakurri zuenen bihotzak krak egin zion. “Benetako istorio bat, gogorra, hunkigarria, […]

Read More… from Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak

Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Gotzon Barandiaranen Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenaren Ura jaten. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra […]

Read More… from Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

[Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan. Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak. […]

Read More… from [Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea

Agurtzane Intxaurraga antzerkigileak zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Miren Gojenola eta Asier Hernandez aktoreak ageri dira. Mafalda Bellidoren Chucho antzezlanaren gidoia du oinarri lanak, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara. Lezoko Gezala auditoriumak Toto, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanaren estreinaldia hartu zuen atzo. Antzerkigilearen arabera Toto komedia bat da: “komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea”. […]

Read More… from ‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea

‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

Bilborock aretoan izango da obraren azken emanaldia, urtarrilaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa  izango da edukiera bete arte. Ekida arte ekimen sozialistak 2021eko maiatzaren 7an estreinatu zuen Agirretarren Bandera antzezlana, Azpeitiko Soreasu antzokian eta Euskal Herriko herri ugaritako areto eta plazetan emanaldiak eskaini ostean amaiera emango dio birari ostiral honetan. Bilboko Bilborock aretoan izango […]

Read More… from ‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

[BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da

Antzezkizuna familia ereduei buruzko sitcom poetikoa izango da eta azaroaren 20an estreinatuko da Azpeitiko antzerki topaketetan. Metrokoadroka kolektiboak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana taularatzen hasiko da laster. Lantaldearen helburua “sitcom komedia bat egitea izan da, gure taldearen marka den poesia bisualarekin uztartuta. Hala, Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu oholtza […]

Read More… from [BIDEOA] Metrokoadrokak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana prestatzen ari da

Atx Teatroak ‘Balbea’ antzezlana estreinatuko du irailaren 25ean Gasteizen

Antzerki konpainia bizkaitarraren laugarren bakarkako obra da Balbea. Gasteizko Baratza aretoan aurkeztuko du, Zurrunbilo Jaialdiaren baitan. Tomiris, Bihotz Salataria eta Gabriel Gabrielle obren ostean, Balbea bakarkako lana estreinatuko du Atx Teatroak irailaren 25ean, Gasteizeko Baratza aretoan, Zurrunbilo Jaialdiaren baitan. Lantaldearen arabera, “antzezlan berriak heriotzaren inguruan hausnartzen du”. Bakarkako lan honetan Valentina Raposok sortutako txotxongilo desberdinez […]

Read More… from Atx Teatroak ‘Balbea’ antzezlana estreinatuko du irailaren 25ean Gasteizen

Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan

Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu. Tartean Teatroak Mikel Losada eta Aitor Fernandino aktoreak igoko ditu oholtzara, Zornotzan. Ikuskizunak bi bertsio ditu eta euskarazkoa maiatzaren 23an taularatuko dute lehenengoz Zornotza aretoan. Konpainiak azaldu dutenez, “Bake Lehorra obrak gogora ekartzen digu erreza dela […]

Read More… from Tartean Teatroak ‘Bake Lehorra’ antzezlana estreinatuko du Zornotza aretoan