´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Sorkuntza kolektiboa ardatz, Zazpi Bekatuen kontzeptu orokorrean oinarritzen da obra. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. […]

Read More… from ´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Markeliñe konpainiak bi sari jaso ditu Bukaresten ‘Euria’ ikuskizunarekin

Markeliñe antzerki taldeak bi sari jaso ditu Bukaresteko International Theatre Festival for Children jaialdian. Zornotzako konpainiak Euria antzezlanarekin eraman du ikuskizun onenaren saria eta konpaniako aktore Nerea Martinezek Emakumezkoen Antzezpen Onenaren Saria jaso du. Maite dugun norbait galtzen duguneko sentimenduak kontatzen ditu antzezlanak, dantza eta keinuen bidez. Zornotzako konpainiarentzat, ‘galerak gainditzeko gaitasunaren adibide’ da obra. […]

Read More… from Markeliñe konpainiak bi sari jaso ditu Bukaresten ‘Euria’ ikuskizunarekin

Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, ´Käffka´ izeneko antzezlanerako crowdfunding-a abian

Kamikaz kolektiboa da proiektua sortzeko ardura hartu duena eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek. Antzezlanak 55 minutu irautea aurreikusten da. […]

Read More… from Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, ´Käffka´ izeneko antzezlanerako crowdfunding-a abian