Irailean hasi eta martxora bitartean, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an. Hau ere irailean hasiko da eta abenduaren 20ko finalarekin amaituko da, Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, “udazkena txapelketaz betea dator”. Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa izango da, hilabete honetan hasiko baita, irailaren 28an. […]
Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an
