Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Goizeko 11:30ean hasiko da eta gerturatzen diren guztientzako izango den luntxarekin emango diote amaiera aurtengo edizioari.  “Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, eserlekutik bertsozaletzeko eta hurbilekoak ere bertsotara hurbiltzeko, eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko asmoarekin antolatzen dugu Eskolartekoa”, azaldu du Bertsozale Elkarteak. Horregatik, lehiarik gabeko saioetan kantatzeko aukera dute 15 urtetik […]

Read More… from Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu zen larunbatean 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Ekainaren 15an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan

Eskolartekoetatik sailkatutako hamaika bertsolari gazte ariko dira Arantzako frontoiko oholtzan. Apirilean hasi eta orain arte egin dira Eskolartekoak Oinak buruan goiburupean. 36. edizioa du aurtengo Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketak eta bertan, 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko gazteak elkartu dira. Lurraldeetan Eskolarteko txapelketek bere bidea eginda, final handiarekin biribilduko da egitasmoa. Arantzan egingo […]

Read More… from Ekainaren 15an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan