Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hamahiru bertsolari aritu ziren Arantzan kantuan eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunordea. Arantzako frontoian jokatu zen larunbatean 37. Euskal Herriko Eskolartekoa eta hamahiru bertsolari aritu ziren kantuan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Zozketak hala erabakita, ondorengo hurrenkeran eseri ziren bertsolariak: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga […]

Read More… from Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

Arabako ordezkari gisa, Amabizka eta Iraide Oinaindia izango dira Arantzako Euskal Herriko Eskolartekoan kantatuko dutenak. Arabako eskualde ezberdinenetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin abiatu zen larunbatean XXIX. Eskolarteko finala Aramaion. Gorbeialdeko taldeko sei lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako lau lagun kamiseta horiarekin eta Gasteizko zazpi lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan zuten errimatzeko […]

Read More… from Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

Euskal Herriko Eskolarteko finalerako dena prest da Iurretan

Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bihar, 11:30ean hasiko da Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da; bertaratutakoen artean zozketa bat ere egingo dela iragarri dute antolatzaileek. Bihar, ekainak 3, jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian eta dagoeneko oholtza gainean lehian arituko diren hamar bertsolari […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko finalerako dena prest da Iurretan

Ekainaren 3an jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sarrerak eskuragarri daude jada

Aurten ere Iurretan izango da txapelketa. Sarrerak doan izango diren arren, gonbidapenak eskuratu beharko dira www.bertsosarrerak.eus atariaren bitartez. Udaberriko ohiko hitzordua izaten da Euskal Herriko Eskolartekoa, aurten ekainaren 3an jokatuko da Iurretan. 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko bertsolari gazteak elkartuko ditu 35. edizio honek ere. Ordurako Eskolartekoak bere bidea egina izango du […]

Read More… from Ekainaren 3an jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sarrerak eskuragarri daude jada

Euskal Herriko Eskolarteko parte-hartzaileen zerrenda osoa aurkeztu dute

Denetara hamabi gazte ariko dira kantuan ekainaren 18an, Iurretan; Unai Iturriagak jantziko dio txapela irabazleari. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da www.bertsosarrerak.eus atarian. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lurraldeak elkartzen dituen Eskolartekoa eginda, 2022ko Euskal Herriko Eskolartekoan oholtzara igoko diren hamabi bertsolarien zerrenda ezagutzera eman du Bertsozale Elkarteak. “ Duela zenbait aste […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko parte-hartzaileen zerrenda osoa aurkeztu dute

Euskal Herriko Eskolartekoa ekainaren 18an izango da, Iurretan

Sarrerak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Udaberriko ohiko hitzordura itzulita, ekainean izango da aurten Euskal Herriko Eskolartekoa. 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko bertsolari gazteak elkartuko ditu 34. edizio honek ere. Ekainaren 18an izango da zehazki, Iurretan. Ordurako Eskolartekoak bere bidea egina izango du lurraldeetan; izan ere, horietan sailkatutako gazteek hartzen dute parte […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolartekoa ekainaren 18an izango da, Iurretan

Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon

Sarrerak salgai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale elkarteak udaberrian “Eskolartekoaren saguzarrak” abiatutako hegaldia udazkenean amaituko zela iragarri zuen, eta dagoeneko ezagutzera eman du hitzordu zehatza: urriaren 24an izango da Abadiñon. Saioa 11:30ean hasiko da herriko probalekuan, eta sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Hala, 32. Euskal Herriko Eskolartekoan lurralde bakoitzean sailkatutako hamaika bertsolarik hartuko dute […]

Read More… from Urriaren 24an abiatuko 32. Euskal Herriko Eskolartekoa, Abadiñon

Euskal Herriko Eskolartekoaren finala bertan behera

Azaroaren 14an Abadiñon egitea zen asmoa, baina egoera aintzat hartuta, bertan behera uztea erabaki du Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak. Eskolartekoek lurraldeetan bere bidea egin artean, egoeraren bilakaera adi jarraitu dute Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko Eskolartekoa gauzatu ote zitekeen erabakitzeko. Txapelketa azaroaren 14an Abadiñon egitea zen asmoa, Saran hirurtekoa egin eta gero. […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolartekoaren finala bertan behera

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran

Informazioa: Bertsozale.eus Pasa den asteburuan ospatu zen Bizkaiko Eskolartekoa; bat-bateko saioa eginda ezagutu genituen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan arituko diren ordezkari bizkaitarrak, eta osatu da oholtzaratuko den talde osoa. Sara prestatzen ari da ekainaren 8rako. 13 parte-hartzaile izango ditu 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketak. Edonola ere, beste hainbat lagunek ere hartu dute parte lurraldez […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran