Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Hegal egiten eleberriak 2026ko udazkenean ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta beren obrak argitaratu ahal izateko. 2021ean literatura sorkuntza laguntzeko beka horrek aldaketa bat behar zuela ikusi zuten eta EKE-Elkar literatura beka sortu zuten. Gazteluma bezala, oraingo […]

Read More… from Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Zukugailua, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Departamenduko Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuak eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Iparraldea Bertan zikloa Donostiara itzuliko da otsailaren 25etik martxoaren 18ra

24. edizio honek bi hitzaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu, denak arratsaldeko 19:00etan KMK-ko Areto Nagusian, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan izango dira. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean. Otsailaren 25ean, asteartea, abiatuko da Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta […]

Read More… from Iparraldea Bertan zikloa Donostiara itzuliko da otsailaren 25etik martxoaren 18ra

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa, 2021-2022 ikasturterako. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egingo du Ipar Euskal Herri mailan

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako kultura eragile ezberdinak elkartzea ere du xede egitasmoak. Euskal kulturaren inguruko ikusmoldeak trukatzeko, partekatzeko eta proposamenak egiteko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak Elkartuz izeneko zikloa abiatuko du 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean. Egitasmoa artista profesional eta hasiberriei, eta euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteei zuzenduta dago. EKE-k azaldu duenez, “helburua euskal […]

Read More… from EKE-k euskal kulturaren diagnostiko partekatu bat egingo du Ipar Euskal Herri mailan

Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Irailaren 12tik urriaren 10era bitartean, Ducontenia Etxean, 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak kontatuko dituzte, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Ostegunean abiatuko da ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren XX. edizioa

Emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. “Lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren XX. edizioa

Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

24 urtez EKEko zuzendaria izan ondoren, Pantxoa Etchegoin-ek 2021eko urtarrilaren 30ean hartuko du erretiroa. Etchebest, berrogei urteko zuberotarra, euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da. Pantxoa Etchegoin-ek Euskal Kultur Erakundeko (EKE) zuzendaritza utzi eta Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna izandako Johañe Etchebesti pasatuko dio kargu horren lekukoa. Etchegoienek hogeita lau urte eman ditu zuzendaritza […]

Read More… from Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria izango da

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa atzeratu behar izan zuen COVID-19aren eraginez, hasiera batean urtarriletik abuztura zeuden emanaldi guztiak programatuta, baina horietako asko bertan behera geratu dira eta beste batzuk […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean