[BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute

Liburu hau hausnartzeko pentsatuta dago, haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian; familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita da. Baina sentitzeko ere sortua izan da, irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore. Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek sortutako album ilustratua da Oilasko hegalak (Erein). Arratek irudiak jarri dizkio Eiderren testuei eta hala, […]

Read More… from [BIDEOA] Eider eta Arrate Rodriguezek ‘Oilasko hegalak’ album ilustratua plazaratu dute

[BIDEOA] Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ liburuaren bertsio gaurkotua aurkeztu dute

Elkarrek martxan jarritako Mintegia bildumak jasotzen duen aurreneko liburua da Bilbao-New York-Bilbao. Euskal literatura nabarmen aberastu duten liburuei omenaldi moduko bat eskaintzeko asmoz, Elkarrek Mintegia izeneko bilduma jarri du martxan. Argitaletxearen ustez, liburu horiek omentzeko erarik egokiena belaunaldi berrien eskuetan jartzea da, “haien irakurketa bultzatzeko eta transmisioa ziurtatzeko”. Hala, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua izango […]

Read More… from [BIDEOA] Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ liburuaren bertsio gaurkotua aurkeztu dute

Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Zortzi ipuinez osatuta dago idazle tolosarraren liburu berria. Honetan ia protagonista guztiak emakumean dira eta artea dute bizimodu. Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) idazleak zortzi kontakizun bildu ditu Lilurabera izenburuko liburuan. “Egoerak oso aldakorrak dira batetik bestera, baina giro eta atmosfera bat dute”, adierazi du egileak. Arteak modu batera edo bestera zaurituriko pertsonaiak ekarri ditu liburu […]

Read More… from Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute

Txikitasunari gorazarre egin nahi izan diote bildumak biltzen dituen ipuin labur-labur eta irudi iradokitzaileekin. Guztira 120 bat ipuin eta marrazkik osatzen dute lan berria. “Izerditan esnatu nintzen. Oraindik istripuan korapilatuta. Amak, baretu guran, lasai egoteko agindu zidan. Halako istripu bat hamar milatik bati bakarrik gertatzen zaiola eta. Eta nik, estatistiken barruan hartu nuen arnasa”. Estatistikak […]

Read More… from Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”. Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

Eleberriaren ardatza XVII. mendean, Durangaldean lan egiten zuen diru faltsutzaile talde bat da. Mila Salterain idazleak Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez Bech editorearekin batera, Sasiola izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Durangarra da Salterain, eta inguru horietan XVII. mendean gertatu zirenak dira, hain zuzen, Sasiola eleberri historikoan kontatzen dituenak. Gimenezek adierazi duenez, “talaia ugaritatik hurbil gintezke nobela […]

Read More… from Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

[BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio Naparra. kasu irekia osatzeko. Alonsok 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia. Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria

Garrok urte guztia izango du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Lander Garrok irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 29 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Garrok aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du Ana […]

Read More… from Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria